Arma zuriz egindako eraso baten egilea atxilotu dute Donostian


24_0390 Arma zuriz egindako eraso baten egilea atxilotu dute Donostian

Arma zuriz egindako eraso baten egilea atxilotu dute Donostian

Servicio de prensa

2024-07-07

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo, ustez Donostiako Martutene auzoan pertsona bati labanaz eraso egiteagatik.

Atzo, larunbata, uztailak 6, goizaldeko hamabiak eta hogei inguruan, partikular batek Ertzaintzari jakinarazi zion pertsona bat labankadaz zauritu zutela bide publikoan, Martutene auzoan.

Gertakaria artatzera joan ziren polizia-patruilek aurpegian, buruan, bizkarrean eta eskuetan arma zuriz egindako zauriak zituen gizon bat aurkitu zuten. Hori dela eta, berehala eskatu zuten osasun-langileak bertaratzeko. Zauritua, lehen laguntza jaso ondoren, Donostiako ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Ordu batzuk geroago, erasoaren ustezko egilea identifikatu zuten, eta atxilotu egin zuten.

39 urteko atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitzen direnean.