Categorías: albisteak-berriak

Udalaren iritziz Loiolako Kuartelen eremua hiri-lurzoru finkatua da

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gipuzkoako Kostaldearen Lurralde Zerbitzuan alegazioa eta Hirigintza zuzendaritzaren txostena aurkeztu ditu mugatze-lerroak 20 metrotakoa izan behar duela justifikatuz

Donostiako Udalak Gipuzkoako Kostaldearen Lurralde Zerbitzuari alegazioa bidali dio Loiolako Kuartelen mugatze-lerroa 100metrotakoa izateko hartu nahi duen erabakia alda dezan. Eta alegazioarekin batera Udalak Hirigintza zuzendaritzaren txostena eta hainbat dokumentu gehigarri bidali dizkio, mugatze-lerroak 20 metrotakoa izan behar duela justifikatuz.

Hirigintza zuzendaritzaren txostenak hainbat arrazoi ematen ditu eta hainbat dokumentu gehigarri eransten ditu, eta bertan, azaltzen du zer dela-eta mugatze-lerroaren zabalerak ez duen 100 metrotakoa izan behar, eta aldiz, 20 metrotara murriztu behar den.

Horiek horrela, Hirigintza Plangintzako zinegotzi Nekane Arzallusek honakoa azaldu du: “Loiolako Kuartela XX.mendearen bigarren hamarkadan urbanizatu zen, eta orduz geroztik ez du aldaketa handirik jasan. Horregatik, hiri-lurzoru finkatuaren maila jaso zuen bere urbanizazioa eta eraikigarritasuna direla-eta, 1988.urteko Kostaldearen Legea indarrean sartu aurretik”.

Ildo beretik, Arzallusek segidakoa azpimarratu du: “Aipatutako legea onartu aurretik zein ondoren onartu ziren guztietan eremuak hiri-lurzoru finkatua izateko baldintza guztiak bete ditu, izan ere, kuartela eraiki zenetik ibilgailuentzako sarrera-irteerak izan ditu, eraikinak egon dira, urbanizaztua egon da, eta saneamendu instalazioak zein ura eta argindarraren hornidura izan ditu”.

Dokumentu gehigarriak

Hori guztia ziurtatzeko, Hirigintza zuzendaritzak hainbat dokumentu gehigarri aurkeztu ditu, besteak beste honakoak: lur-saila erosi zenetik egondako planoen artxibo historikoa, eraikitze-proiektua eta eremuaren urbanizazio eta zerbitzuen baldintzak.

Era berean, katastroaren hainbat datu gogorarazi ditu. Eta horiek guztiek ziurtatzen dute 22/1998 Legea indarrean sartu aurretik eremuan eraikitako 60.000m2 zeudela, eta bertan 110 etxebizitza, eta 1.200 soldaduren jarduera artatzeko elementu eta guneak zeudela.

Halaber, Gipuzkoako Kostaldeko Lurralde Zerbitzura helarazitako informazioak hirigintza-plangitza ezberdinetan eremua hiri-lurzoru finkatuaren maila zuela ziurtatzen du, eta gogorarazten du, Kostaldeko zerbitzuak berak 1996.urtean espedientea hasi zuela Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoaren mugatze-lerroa 20 metrotakoa izateko. Baina aitzitik, 1999.urtean Ministerioaren aginduz mugatze-lerroa kendu zen babes militarrerako eremua zelako.

Aurkeztutako dokumentuak, gainera, eransten du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria eramua hiri-lurzoru finkatua dela egiaztatuz – gogoratu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiak hirigintza plangintzei behin betiko onarpena eman behar zion erakundea zela 2000.hamarkadaren erdia arte –, eta era berean, Udalaren Jarduketa Integratuaren Zerbitzuaren txostena du.

Hirigintza Plangintzako zinegotzi Nekane Arzallusek Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Kostaldearen eta Itsasoaren Zuzendaritza Nagusiari eskatu dio, 1999an mugatze-lerroa kendu aurretik hartutako erabakiekin kontsekuente izateko eta mugatze-lerroa 20 metrotan ezartzeko; eta Defentsa Ministerioari eta URA Uraren Euskal Agentziari eskertu die alegazioak zentzu berean aurkeztu izana.

Amaitzeko, Arzallusek honakoa esan du: “Espero dugu lehenbailehen albiste onak izatea eta kuartelen lur-sailaren salerosketa prozesuarekin amaitzea, eremuari zentralitate berria emateko, etxebizitza berriekin eta donostiarrentzako zerbitzu berriekin”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

15 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

1 día hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace