Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Euskadiko portu eta aireportuetan jardungo du

Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordea Madrilen elkartu da gaur, eta Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuaren eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren arteko lehenengo bilera izan da.

Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa buru direla egin da gaur Madrilen, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen, bi administrazioen arteko segurtasun-gaietako bi aldeko koordinazio-organo gorenaren, bilera.  Gainera, gaur goizeko batzarra segurtasuneko bi arduradunen arteko lehenengo bilera izan da Zupiria Segurtasuneko sailburu izendatu zutenetik.  

Euskadiko eta Espainiako gobernuek Euskadiko portu eta aireportuetako eskumenak zehaztea adostu dute. Horrela, Ertzaintzaren polizia-lanak aireportu eta portuetako zerbitzu-eremura ere hedatuko dira. Gainera Ertzaintzak bere gain hartuko du Bilboko Portuko, portuko bertako eta bertako eremu mugatuko, azpiegitura kritikoetan laguntza operatiboa emateko planen polizia-erantzukizuna.  

Zeregin horiek behar bezala koordinatzeko, Segurtasun Batzordeak erabaki du Ertzaintzako eta Guardia Zibileko unitateen artean koordinazio operatiborako eta informazioa trukatzeko guneak ezartzea.

Madrilen egin den bileran, Eusko Jaurlaritzaren izenean Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Ricardo Ituarte Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria ere izan dira.  Barne Ministerioaren aldetik, gaur egin den bileran Rafael Pérez Segurtasunerako estatu-idazkaria, María Soledad Garmendia Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria, José Antonio Rodriguez Koordinazioko eta Ikerketarako zuzendari nagusia eta Juan Antonio Martínez idazkari nagusi teknikoa izan dira.

Genero-indarkeriari aurre egiteko lankidetza

Era berean, Segurtasun Batzordean genero-indarkeriaren aurkako borrokaren esparruko elkarlana indartu da. Hiru hilabeteko epean, Barne Ministerioaren VIOGEN-2 eta Eusko Jaurlaritzaren EBA (Emakumeen eta Etxekoen Babesa) sistemen arteko konektibitatea gauzatuko da, genero-indarkeriaren aurkako prebentzio-neurriak eta babes-neurri integralak hartzean erabateko koordinazioa lortzeko. Sistema horiek ahalbidetzen dute emakumeen aurkako indarkeriari buruzko espedienteak modu integralean kudeatzea, arriskuen ebaluazioak homologatzea, babes egokia ezartzea eta babes-agindu judizialak kudeatzea. Bi sistemen arteko koordinazioak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesa indartzen du eta Estatu barruan haien mugikortasun segurua errazten du.  

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako arreta koordinatua indartzea da akordioak jasotzen duen ekimenetako bat. Bai eta biktimaren babesa eta ongizatea lehentasunezko elementu gisa egituratzea ere, leheneratzea eta erreparatzea errazteko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eskumena izango da ostatuaren eta ibilgailuen alokairuaren arloko jardueren erregistroari buruzko datu-base zentralizatua garatzea ere.   

Azkenik, Madrilen egindako bileran, Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erabaki dute Ertzaintzak Giza Eskubideak Bermatzeko Bulego Nazionalaren (ONGADH) jardueran parte hartzea. Organo horren ardura da polizia-kidegoek tratu txarren aurkako estatuko eta nazioarteko arauak betetzen dituztela zaintzea, pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzen direla bermatzeko.

Akordio horiei esker, Eusko Jaurlaritzak euskal herritarren zerbitzura dauden politika publikoen katalogoa zabaldu ahal izango du.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Udalinfok Ijentea kalean izango dituen bulegoak azaroaren 12an irekiko dira

Easoko Herritarren Arretarako bulegoek egun horretan bertan utziko diote zerbitzua emateari Azaroaren 12tik aurrera, orain…

2 horas hace

Cirque du Soleil-ek KURIOS ¿ Bitxikerien Kabinetea ekarriko du laster Bizkaira, bere birako ikuskizun goraipatuenetakoa

Cirque du Soleil se complace en llegar pronto a Bizkaia (Barakaldo) con KURIOS – Gabinete…

2 horas hace

Donostiako Udal Gobernuak legealdi akordioaren konpromisoei bultzada berria emateko asmoa azaldu du

Jon Insausti alkateak bere lehenengo Tokiko Gobernu Batzarrean zinegotzi guztiei euren egitasmoak bizkortzeko eskatu die…

2 horas hace

Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da

Imanol Pradales Lehendakaria ‘Popel’ dokumentalaren aurkezpenean izan da gaur arratsaldean, Bilboko BBK Aretoan. Imanol Pradalesi…

2 horas hace

Bingen Zupiria: “Segurtasun Sailaren aurrekontuak gure zerbitzu publikoa eta gure segurtasun eredua indartuko ditu”

Segurtasun Sailak 2026an 850 milioi euroko aurrekontua izango du, aurreko urtearekin alderatuta %6,4 gehiago. Inbertsio…

2 horas hace

Arabako Errioxa berrabiarazteko 17 proiektu eraldatzailerekin hasi da ABIAN plana

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak plan integral bat aurkeztu dute, 3 ardatz estrategikorekin, Arabako…

2 horas hace