Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu zuten asteazken arratsaldean, Irungo etxebizitza batean lapurtzea eta estanko batean iruzur egiten saiatzea egotzita. Atxilotua epailearen esku utzi zuten atzo, eta espetxeratzeko agindu zuten.
Ertzaintzak asteazken arratsaldean jakin zuen gizon bat Irungo estanko batean kreditu-txartel batekin erosketa bat ordaintzen saiatu zela eta PIN zenbakia sartzeari uko egin ziola.
Susmagarria handik gutxira aurkitu zuten Zabalgune Plazan, eta agenteek identifikatu egin zuten. Jarraian, gorputz-miaketa bat egin zioten, eta bere jantzien artean kreditu-txartel bat aurkitu zuten, bere jabetzakoa ez zena. Era berean, motxila arakatu zuten, eta, beste objektu batzuen artean, bi telefono mugikor aurkitu zituzten, baina horiek ere ez ziren bereak.
Irungo ertzain-etxetik egindako ikerketei esker, egiaztatu ahal izan zen motxila lapurtu egin zutela herriko etxebizitza batean, arratsalde hartan bertan. Motxila horretan, lapurretaren unean, hainbat tresna, estankoan ordaintzeko erabili zen kreditu-txartela eta berreskuratutako telefono mugikorretako bat zeuden. Beste mugikorra jabeari lapurtu zioten Hendaian, deskuiduan.
Atxilotuak 25 urte ditu eta aurrekariak ditu. Atzo epailearen esku utzi zuten eta Martuteneko espetxean sartzea agindu zuten.
25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…
Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…
El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…
La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…
Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…
Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…