Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiak Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi du Orion

  • Urdaibaik Euskolabel Ligako lehen postuan jarraitzen du

Eusko Label eta Euskotren Ligetako 12. jardunaldia eta XII. Orio Kanpina Bandera, Orioko kanpoko barraren aurrean balizatutako estropada eremuan jokatu da. Hondarribia izan da «Orioko Kanpinaren Bandera» irabazi duen ontzia, Zierbena eta Getaria atzetik dituela.

Ama Guadalupekoak Eusko Label Ligako lehen bandera irabazi du Orion, 20:59.62 denboran helmugaratuta. Estropada nahasia izan da gaurkoa: bigarren txandan aritu den Hondarribia izan da guztietan azkarrena, eta hirugarren eta laugarren postuak ere bigarren txandan lehiatu diren Getaria eta Lekittarra izan dira: 21:08.50 eta 21:11.08ko denboran gelditu dute kronoa, hurrenez hurren. Ohorezko txandan, okertu egin dira apur bat baldintzak eta bertan aritu direnen artean Zierbena izan da azkarrena; marroiek, ordea, Hondarribiak baino 4 segundu gehiago behar izan dituzte estropada amaitzeko. Gaurko lehiaren ostean honela dira gauzak Eusko Label Ligan: Bermeo Urdaibaik 137 puntu ditu, Zierbenak 127, eta puntutan berdinduta daude Hodarribia eta Donostiarra 107rekin.

Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, denboraldi honetako Euskolabel Traineru Ligako sailkapen nagusian lehenak direla egiaztatzen duen elastikoa eman dio Urdaibaiko patroiari, bermeotarrek oraingoz lortutako bederatzi garaipenei esker.

12:15ean, Eusko Label Ligako gizonezkoen proba (XII. Orio Kanpina Bandera) egin da: hiru itsas milia edo 5.556 metroko distantzia, lau luzetan banatua eta hiru ziabogarekin. Hamabi traineruak hiru txandatan aritu dira: Bermeo-Urdaibai, Zierbena-Bahías de Bizkaia, Orsa-Hondarribia, Orio-Orialki, Amenabar-Donostia, Getaria, Ondarroa-Kide, Club de Remo Cabo Da Cruz, Lekeitiarra-Elecnor, Kaiku-Beraz Galanta, San Pedro-Harri eta Club Marítimo Bueu-Simei.

Emakumeak: Arraun Lagunak 

Arraun Lagunak izan da Orioko txapelduna eta 12 dira dagoeneko Euskotren Ligan irabazitako banderak. Lehen luzean oriotarrak azkarrenak izan diren arren, ziabogaren ostean Arraun Lagunak jarri da estropadaren buruan eta 11:09.31ko denboran amaitu dituzte lanak. Tolosaldearentzat izan da bigarren postua, liderrak baino 6 segundo gehiago behar izan dituzte estropada osatzeko eta etxeko traineruak, Oriok, 9 segundoko atzerapekin amaitu du. Bigarren txandan aritu den Hondarribia izan da laugarrena, estropada 11:26:26ko denboran amaitu ostean. Lugañene traineruak 96 ditu Euskotren Ligan eta berea da lehen postua. Tolosarrak dira bigarrenak 73 rekin, Oriok 70 ditu eta Donostiarrak berriz 68.

Orioko Herriko Enparantzan kokatutako Fan Zone izenekoak Eusko Label produktuekin egindako parrillada erakargarriak eskaini ditu. Bertan ipinitako pantaila erraldoiari esker, ehunka pertsonak eroso ikusi dituzte estropadak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan

25_0779 Pertsona bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, zirkulazio-istripuan Pertsona bat hil da N-104 errepidean,…

12 horas hace

Ertzaintzak prebentzio-kontrol berriak egin ditu Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan, eta emakume bat…

15 horas hace

Mikel Torres: “Sin inmigración, Euskadi tendrá un futuro difícil»

El Vicelehendakari y consejero de Economía, Trabajo y Empleo, Mikel Torres, ha reivindicado el papel…

18 horas hace

Detenido tras robar en un restaurante de Donostia y amenazar a agentes con una botella rota

La Ertzaintza arrestó ayer en la capital guipuzcoana a un joven de origen magrebí de…

18 horas hace

Euskotren instalará en los tranvías un modelo propio de suelo podotáctil que facilitará el viaje a personas con baja visión

Euskotren implantará en los próximos meses un nuevo modelo de suelo podotáctil en todos los…

18 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa recupera 2,5 hectáreas de marisma en Jaitzubia

Las labores de restauración ecológica en las marismas en Txingudi, el estuario del Bidasoa, llevadas…

18 horas hace