24_0469 Motorzale bat hil da Barakaldon, A-8 autobidean izandako zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2024-08-19
Motozikleta baten gidaria hil da gaur, astelehena, goizean, A-8an, Barakaldon, izandako zirkulazio-ezbeharraren ondorioz. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira zirkulazioaren bi noranzkoetan.
Istripua goizeko hamaikak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, A-8an, Barakaldo parean. Kantabriarako noranzkoan zihoan motor batek istripua izan du. Osasun-langileak berehala bertaratu dira, eta, azkenean, medikuek baieztatu dute moto-gidaria hil egin dela.
Ezbeharraren ondorioz, Ertzaintza trafikoa antolatzen ari da, eta auto-ilarak sortu dira zirkulazioaren bi noranzkoetan. Gainera, dagokion ikerketa hasi du ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…