Categorías: albisteak-berriak

Amatxuri Koparen eskaintza eta harrera instituzionalak

Athletic Clubeko lehen taldeek, Zuzendaritza Batzordearekin batera, Kopa eskainiko diote Begoñako Ama Birjinari, Ibaiganen topaketaz beteriko aste hasiera batean

Athletic Clubeko lehen taldeetako ordezkaritza zabal batek, Jon Uriarte presidentearekin, Jose Angel Iribarrekin eta Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza batekin batera, Begoñako Ama Birjinari, Bizkaiko zaindariari, egindako eskaintza bete du. 1930etik egiten den ekitaldia da, beti basilikaren inguruan athleticzale ugari biltzen dituena.

Oraingo honetan, gainera, bisita oso berezia izan da, 40 urte geroago Klubak Amatxuri 25. Kopa eskaini ahal izan baitio. Ohi bezala, presidenteak, hitzaldi labur batean, aurreko belaunaldietako futbolariek, zuzendariek eta bazkideek utzitako Athletic Cluben sentimendu zuri-gorriaren eta baloreen ondarea nabarmentzeko hitzak izan ditu. Oscar de Marcos eta Irene Oguiza kapitainek kamiseta bat eta baloi bat utzi dituzte aldarean, eta urtean zehar hil diren bazkide eta zale guztiak omentzeko minutu bateko isilunea egin dute.

Bilboko Udalai eta Eusko Jaurlaritzari harrera

Halaber, astelehen goizean, harrera instituzionalak egin zaizkie Ibaiganen Bilboko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei.

Juan Mari Aburto alkateak, zinegotziekin eta udaleko beste ordezkari batzuekin batera, Aste Nagusiko topaketa instituzionalen errondari hasiera eman dio.

Eguerdian, Begoñako Ama Birjina bisitatu aurretik, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak hartu du txanda, Ibone Bengoetxea, Mikel Jauregi, Alberto Martínez, Susana Garcia, Ana Reka eta Luis Pedro Marco sailburuak buru zirela.

Bazkideei harrera Ibaiganen

Klubaren harrerek datorren asteazkenean jarraituko dute, hogeita hamar bazkide inguruk Ibaigane jauregia ezagutzeko eta Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin, Zuzendaritza Batzordeko ordezkariekin eta Jose Angel Iribar zuri-gorriekin iritziak trukatzeko aukera izango duten egunean.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundazioak Aste Nagusiko harreren zirkulua itxiko dute

Athletic Clubek asteazken eguerdian itxiko ditu harrera instituzionalak Aste Nagusia dela eta. Bazkideen bisitaren ondoren, Klubak Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza bat hartuko du bere egoitza ofizialean, Elixabete Etxanobe diputatu nagusia buru dela.

Eguerdian, Ibaiganen egingo den azken ekitaldi instituzionala Athletic Club Fundazioak egingo du, eta bere enpresa laguntzaileen ordezkaritza bat hartuko du jauregian.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

4 horas hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

4 horas hace

Óskarsson sufre una lesión de la musculatura isquiosural

El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…

4 horas hace

Detenido por robar con violencia el bolso a una joven en Donostia

Un hombre, de 28 años de edad, fue detenido la madrugada de ayer en Donostia…

4 horas hace

El Alcalde de Bilbao participa en el V Foro Mundial de Ciudades y Territorios de Paz

Juan Mari Aburto intervendrá en la conferencia “Recursos para la gestión participativa de la convivencia…

4 horas hace

La gran demanda en la nueva línea de Lurraldebus en Goierri obliga a poner un autobús de refuerzo

La nueva línea de Lurraldebus que conecta diariamente Urola Garaia y Goierri con Donostia y…

4 horas hace