Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak

Bretxa inguruko urbanizaioaren lanen esleipena, Kontxako baranda, instalazio fotovoltaikoak

Tokiko Gobernu Batzarrak Bretxako eremuaren urbanizazio osagarriaren proiektuko obren esleipena onartu du. Urbycolan enpresa izango da obra egiteaz arduratuko den enpresa. Esleipen prezioa 546.339 eurokoa izan da, eta enpresak 12 astetako epea izango du obrak egiteko.

Obrak egikaritze subsidiarioaren bidez egingo dira, eta Iñigo kalean, Aldamar kalean, San Juan kalean eta Bretxa plazaren inguruan izango dituzte eraginak. Egingo diren lanak segidakoak dira:

  • Iñigo kalean, ibilgailuentzat diren zonetan zoladura berritzea da helburua, sestra-kota espaloiaren kotaraino igotzeko, guneari nagusiki oinezkoentzako izaera emateko,
  • Aldamar kalean, berriz, berriro urbanizatzea, ibilgailuekiko eta oinezkoekiko baldintzak hobetzeko.
  • Bretxako plazako argiteria eta zenbait sareta eta zoladura sartu dira plazaren zati batean; instalazioei dagokienez, hobekuntza batzuk eta Arrandegi eraikineko hartuneak sartu dira.

Kontxako barandako zatiketa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Caldereria Pasajes enpresari esleitzea Kontxako barandako tarteen zatiketa egiteko kontratua. Esleipen prezioa, 52.016 eurokoa izan da, eta enpresak zortzi asteko epea izango du behar diren lanak egiteko.

Instalazio fotovoltaikoak

Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera eman dio autokontsumorako hiru eguzki-instalazio fotovoltaoiko kolektibo instalatzeko, legeztatzeko eta martxan jarrtzeko proiektuan aurreikusitako obrak kontratatzeko espedienteari. Proiektuan aurreikusten diren instalazioak Ikasbide ikastetxean, Orixe Zuloagan eta Zurriola Maritimo eraikinetan jarriko dira.

Esleipenaren aurrekontua 139.860 euro dira eta hiru sortatan banatuta dago, eraikin bakoitzarentzat bat. Sorta bakoitzan aurreikusitako lanak egiteko epea 8 hilabetetakoa izango da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

48 minutos hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

48 minutos hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

48 minutos hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

48 minutos hace

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den…

48 minutos hace

Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak…

48 minutos hace