24_0487 Gizon bat atxilotu dute Vitoria-Gasteizen arma zuriz eraso egiteagatik
Servicio de prensa
2024-08-31
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, diskoteka baten kanpoaldean beste gazte bati arma zuriz eraso egin ondoren. Biktima tokian bertan artatu dute, esku batean ebakiak zituen eta.
Gaur, larunbata, 05:15ean jasotako dei batek Ertzaintzari ohartarazi dio gazte bati arma zuriz eraso egin diotela Vitoria-Gasteizko alde zaharreko diskoteka baten kanpoaldean.
Zenbait polizia-patruila bertaratu, eta biktimak esku batean ebakiak zituela ikusi dute. Lekukoek jakinarazi diete erasotzaileak ihes egin zuela.
Bertan zeuden pertsonen deklarazioei esker, ertzainek gertakariaren egilea identifikatu eta atxilotu dute, ustezko giza hilketa saiakera egotzita.
Atxilotua, 20 urteko gizonezkoa, polizia-dependentzietara eraman dute, bidezko polizia-eginbideak egiteko. Bertan edukiko dute epailearen aurrera eman arte.
Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian…
25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Santurtziko saltoki batean…
Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…
Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean…
El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…
Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…