Vitoria-Gasteizen hasi eta Maeztun amaituko den 18. etapa dela-eta, Araban ezarri den La Vueltarako segurtasun- eta laguntza-dispositiboan, Ertzaintzako laurehun agentek baino gehiagok parte hartuko dute, eta eraginpean dauden udalerrietako udaltzaingoekin elkarlan estuan jardungo dute.
Etapa Vitoria-Gasteizen hasiko da. 10:30 inguru irtengo da txirrindularien ibilbide bera egingo duen publizitate-karabana. Bi geldialdi egingo ditu: bata Bastidan, 13:30ean, eta bestea Laguardian, 14:30ean. Maeztura 16:00ak aldera iritsiko da.
Irteera neutralizatua 13:05ean izango da, Mendizabalako azoka-esparrutik. Kale hauek zeharkatuko ditu: Lasarteko Atea, Elvira Zulueta, Gaztelako Atea, Ramon y Cajal, Florida, Ramon Ortiz de Zarate, Bakea, Olagibel, Gernikako Estatutua, Mateo Moraza, Andre Maria Zuriaren Plaza, Prado, Cadena y Eleta Apezpikua, Micaela Portilla, Gaztelako Atea, Antoniareneko biribilgunea, Armentiagana, N-102 errepidea. Irteera 13:20 inguruan izango da, Ibaiako gasolindegi zaharraren parean.
Txirrindulariek herri nagusi hauek zeharkatuko dituzte: Langraiz Oka, Añana, Bergonda, Fontecha, Zuñiga, Komunioi, Ribabellosa, Ribaguda, Zambrana, Ocio, Berganzo, Bastida, Elciego, Lapuebla de Labarca, Laguardia, Lagran, Villaverde, Villafria, Bernedo eta, amaitzeko, Maeztu, 17:19 inguru.
Trafiko-mozketek 40 minutu inguru iraungo dute; nolanahi ere, bandera berdeak daramatzan Ertzaintzaren motozikleta pasa arte.
Segurtasun-dispositiboa
Vitoria-Gasteiz eta Maeztu arteko 18. etapako segurtasun eta laguntza operatiboak Ertzaintzako langile ugari izango ditu ostegun honetan. Guztira, 414 agentek lan egingo dute eraginpean dauden udalerrietako udaltzaingoekin elkarlanean.
Dispositiboan parte hartuko dute: Trafikoko Lurralde Unitateetako 75 kidek, horietatik 65 motorzaleak izango dira, 200 Herritarren Babeserako agenteak, etaparen irteera eta heltze puntuetan lan egingo dutenak, beste laguntza unitate batzuetako 120 agente, hala nola Brigada Mugikorra, Zaintza eta Erreskate Unitatea, Txakur Unitatea, Lehergailuak Desaktibatzeko Unitatea, Esku Hartzeko Unitatea eta Babes Unitatea. Gainera, koordinazio mahaian lan egingo duten 19 agente arituko dira.
Eraginik handienak gune hauetan izango dira:
ERAGINAK AP-68 AUTOBIDEAN
12:45etik 13:45era, Pobesko ordain-lekuan
13:30etik 14:30era, Zambranako ordain-lekuan
Segurtasun Sailak herritarrei eskatzen die:
25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik Ertzaintzak gizon bat…
25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik…
Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin…
Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an, larunbata, goizeko…
Abuztuan ospatuko da 37. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz…
Maiatzaren 13an abiatu zuen Udalak “Zarautzen Bizi” prozesua eta ekainaren 17ra bitartean egin diren 5…