Badator U.Lab ikastaroaren 10. edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer) ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan.
U.Lab-en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta kosorkuntza pizteko.
Formakuntza irailaren 25ean hasiko da modu presentzialean, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), sorturiko ikasketa eta praktika komunitatean. Doako ikastaroa da eta gainera, online formakuntzarekin osatzeko aukera izango dugu.
Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 17:00etatik 19:00etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioakeskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.
Ez galdu eraldaketa pertsonal eta profesionala bizitzeko aukera hau. Irailaren 18an aurkezpen online saio bat izango dugu eta irailaren 25ean ikastaroari hasiera emango diogu Impact Hub Donostian.
Bazatoz U Teoria bizitzera?
U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.
2015etik, urtero irailetik abendura, Bostoneko Presencing Institutezentroak online kurtsoa eskaintzen du: U.Lab: Leading From the Emerging Future . Sorreratik, Impact Hub Donostiak ikastaro honekin osatzen du U.Lab ikasketa eta praktika laborategia.
Gainera, Impact Hub Donostiak U Kaxa sortu eta partekatu du, lanerako kit hezitzaile eta praktikoa, U teoriaren ibilbidea garatzeko askotariko baliabide erabilgarriekin. Ezagutu U Kaxa eta deskargatu baliabideak hemen.
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…
Kontsumobide ha lanzado un aviso urgente para las personas que adquirieron vehículos nuevos o km…
Un incendio declarado pasada la medianoche de este lunes en las antiguas instalaciones de Zardoya…
La iniciativa itinerante «Ongizatearen Plaza» de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha concluido su estancia…
El Bilbao Athletic y el Ourense CF firmaron tablas en un encuentro vibrante en el…
La comunidad de Donostia, y especialmente los vecinos del barrio de Loiola, se han volcado…