Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak gazteen garraio publikoaren erabilera babesteko akordioak defendatu ditu

Susana García Chuecak azaldu du Eusko Jaurlaritza «bere esku dagoen guztia» egiten ari dela «Euskadin abiadura handiko trenaren eraikuntza bizkortzeko»

Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak astearte honetan Cadena Ser irrati kateko La Ventada Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Espainiako Gobernuak garraio publikorako hobariei buruzko indarreko araudia mantentzen badu, % 50eko deskontua mantenduko da (Espainiako Gobernuak finantzatutako % 30, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako % 10 eta tokiko operadoreek finantzatutako gainerako % 10a) eta Eusko Jaurlaritzak, datorren urteari begira, bidaien prezioa erdira jaisteko laguntzei eutsiko die. Administrazio zentralaren luzapena gauzatzen ez bada «alternatibak aztertuko ditugu eta Euskadin tarifak integratzeko bidean aurrera egingo dugu, azken hau erronka zaila da eta bide luzeagoa du, baina akordio bat bultzatu nahi dugu adingabeengan eta beste kolektiboetan pentsatuz, hori izango da gure lehentasuna Gobernu gisa».

Garraioetako arduradunak gogorarazi du garraio publikorako hobariak herritarrak arintzeko neurrien sortaren parte direla, testuinguru «geoestrategiko zailean, klase ertainari eta familiei laguntzeko unean uneko neurriak baitira». «Gure eredua Mugi txartelak jarraitzen duena da, garraio publikoaren erabilera saritzea eta gehien behar duenari eta gazteei laguntza gehiago ematea», azaldu du.

Abiadura handiko trena
Azpiegituren arloan, Garcia Chuecak defendatu du Eusko Jaurlaritzak «gure esku dagoen guztia» egiten ari dela «Euskadin abiadura handiaren eraikuntza bizkortzeko, oso serio hartzen ari gara obrak», eta adibide gisa jarri du Euskal Trenbide Sareak (ETS) dagoeneko esleitu duela Bilbora sartzeko eraikuntza-proiektua. Obra hau 6 kilometroko tunel bat da eta 3,3 milioi euroren truke esleitu da, 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Halaber, Arkauteko korapiloa (Gasteiz) bultzatzeko Espainiako Gobernuak egindako gomendioa «epe laburrean» itxita egongo dela adierazi du.

Euskal Y-a Nafarroarekin lotzeari dagokionez, sailburuak gogorarazi du erabakia ez dela oraindik hartu eta beharrezkoa dela Garraio Ministerioa egiten ari den irizpide anitzeko azterketari itxarotea, «gure komunikazioen garapenari eta mugikortasunari eragiten dion erabakia hartzeko». Ildo horretan, nabarmendu du, , horri buruz mintzatu diren erakunde guztiek puntu komun bat dutela erabakia hartzeko: «denok ados gaude azterketa gehiago egin behar direla erabakia hartu baino lehen».

Aldiriko trenak
Garcia Chuecak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza Renferekin ari da lanean martxoan sinatutako aldiriko trenaren transferentzia gauzatzeko. «Renferekiko harremana oso ondo doa», adierazi du, eta «Karrantza eta Aranguren inguruetan eta Arabako Lautadan hobekuntzak proposatzeko lanean ari gara», gaineratu du. Sailburuak «aldiri hobeak» defendatu ditu, Jaurlaritzak orain arte Gobernu zentralak Renferen bidez kudeatzen zituen aldiriko zerbitzuak bere gain hartu ostean.

Iraultza Gipuzkoan
Gipuzkoan, Euskadiko garraioaren arduradun nagusiak adierazi du «iraultza oso bat» gertatzen ari dela, eta horren adibide da Donostialdean topoaren lurpeko pasabidea, hiru geltoki berri eraikitzen ari baitira. Azkenean, Kontxakoan, hilabete honetan amaituko da indusketa, eta aurreikuspenen arabera, 2026ko lehen hiruhilekoa amaituta egongo da. «Obra honek lurraldeko gainerako lekuetara gehiago hurbilduko gaitu», azpimarratu du eta hiriko trafikoa aterako duela defendatu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Arrestado el autor de tres robos a punta de navaja a menores en Santurtzi

La Ertzaintza ha detenido a un joven de 18 años de edad por ser el…

14 horas hace

Miles de donostiarras ya se han inscrito para participar en la cuarta edición del Euskaraldia

El llamamiento a la ciudadanía donostiarra para que se inscriba en la próxima edición de…

14 horas hace

Arranca la construcción de la Torre Cuántica de NanoGUNE

NanoGUNE ha comenzado la construcción de la Torre Cuántica -The Quantum Tower-. El Lehendakari, Imanol…

14 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao congelará los tributos municipales de 2026 y pondrá en vigor la nueva Tasa de Residuos Urbanos

La Tasa de Residuos Urbanos es un tributo totalmente nuevo, y de obligado cumplimiento a…

14 horas hace

La Diputación de Bizkaia reafirma su compromiso con el sector primario de Bizkaia con la consolidación del fortfait al 70% en el IRPF

Se trata de una medida trabajada y consensuada con el sector, incluida en el denominado…

14 horas hace

La población de Euskadi aumentó durante el primer trimestre de este año por las personas migrantes

Durante el primer trimestre de 2025 la población de la Comunidad Autónoma Vasca aumentó en…

14 horas hace