Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita, ostiral goizaldean Andoainen izandako talde-eraso batean parte hartu zutelakoan. Eraso horren ondorioz, gizonezko bat zauritu zen. Biktima, aurpegian haustura larri samarrak zituela, osasun-zentro batera eraman zuten, zauriak sendatzeko.
Ikertutako gertakarien arabera, erasoa ostiral honetako (irailak 6) goizaldean gertatu zen, Andoainen (Gipuzkoa).
03:00ak aldera, Aginte eta Kontrol Zentroak Ublilluts auzoko gasolindegi batera joateko eskatu zien Hernaniko ertzain-etxeko zenbait patruilari; izan ere, gazte batzuek eraso egin ziotela adierazi zuen pertsona batek. Agenteak bertaratu zirenean, eraso baten ondorioz aurpegian kolpe ugari zituen gizon bat identifikatu zuten, eta horrek erasoaren ustezko egileen deskribapena eman zuen.
Ertzainek anbulantzia bat eskatu zuten kolpe ugarien biktima artatzeko. Ondoren, osasun-baliabide batek balorazioa egin zuen eta zauritua Tolosako Asuncion ospitalera eraman zuten, jipoiaren ondorioz zituen haustura eta lesio larri samarrak sendatzeko.
Biktimak ertzainei adierazi zienez, gasolindegira joan zen tabakoa erostera, eta gasolindegiko ordainketa-leihatilan zeudela, bi gazte hurbildu zitzaizkion eta liskar dialektiko bat hasi zuten haren aurka. Biktima eztabaida saihesten saiatu zen, eta, alde egitean, bi gazteak jazarri eta eraso egin zioten, ukabilkadak eta ostikoak emanez. Aldi berean, gazte-talde bereko beste kide batzuk hurbildu zitzaizkion, kanpoko terraza batean edariak kontsumitzen ari zirenak, eta bat egin zuten biktima erasotzen.
Ertzainek erasoa hasi zuten bi gazteak identifikatu eta atxilotu zituzten, lesio-delitu bat egotzita.
Azken orduetan, Ertzaintzak egindako ikerketei esker, taldeko eraso horretan parte hartu zuten beste hiru gazteak identifikatu eta atxilotu dituzte. Atxilotutako bost gizonak, 20 eta 25 urte bitartekoak, ertzain-etxean daude, instruitutako eginbideak amaitu arte, epailearen esku uzteko.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…