24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik
Servicio de prensa
2024-09-07
Ertzaintzako agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, ostirala, Oionen (Araba), suteak eragindako kalteen ustezko delitu bat egitea egotzita, bide publikoan aparkatutako ibilgailu bati nahita su emateagatik.
Gertakariak ostiral goizaldean izan ziren, 04:00ak aldera, Oiongo (Araba) Rio Grande kalean.
Ordu horretan, Ertzaintzaren aginte- eta kontrol-zentrotik larrialdi-zerbitzuei deitu zieten, aipatutako kalean ager zitezen; izan ere, auto bat erretzen ari zen, eta bertan aparkatuta zeuden gainerako ibilgailuak ere su hartzeko arriskuan zeuden.
Guardiako ertzain-etxeko zenbait patruila eta suhiltzaile-talde bat bertaratu ziren ingurua hesitu eta sua itzaltzeko. Sutearen ondorioz, auto bat erabat kiskali zen eta haren ondoan aparkatuta zegoen beste ibilgailu batek hainbat kalte eta narrio jasan zituen. Suhiltzaileek sua itzali ondoren, agenteek gertakariaren lekuan zeuden hainbat pertsona identifikatu zuten. Identifikatutako pertsonen artean, autoa nahita erre izanaren ustezko egilea aurkitu zuten agenteek. Jarraian, Ertzaintzak 22 urteko gazte hori atxilotu zuen sutearen ustezko kalte-delitu bat egotzita, ibilgailuaren kanpoaldea gasolinaz bustitzeagatik eta su emateagatik.
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…
Kontsumobide ha lanzado un aviso urgente para las personas que adquirieron vehículos nuevos o km…
Un incendio declarado pasada la medianoche de este lunes en las antiguas instalaciones de Zardoya…
La iniciativa itinerante «Ongizatearen Plaza» de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha concluido su estancia…
El Bilbao Athletic y el Ourense CF firmaron tablas en un encuentro vibrante en el…
La comunidad de Donostia, y especialmente los vecinos del barrio de Loiola, se han volcado…