Categorías: albisteak-berriak

«Allez, allez…!» Frantziako eremuetan konfinatutako errefuxiatuek osatutako kantutegia

Irailaren 12an, 18:00etan Udaletxeko Udalbatza aretoan, doan izango da edukiera bete arte

Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna izango da, Errepublikaren erregimen legitimoaren eta ondorengo diktaduraren aurkako estatu kolpe frankistaren ondorioak pairatu zituzten donostiarrak gogoratzeko. Duela 88 urte, tropa frankistak hirian sartu ziren data da.

Egun hori oroitzeko ekitaldien artean, Giza Eskubideen sailak “Allez, Aleez…!” ikuskizun musikala antolatu du. Frantsesezko hitz horiek etengabe errepikatzen zizkieten jendarme eta guardia senegaldarrek gerratik ihesi Frantziara iritsi eta kontzentrazio-esparruetan sartzen zituzten erbesteratuei.

Luisa eta Cuco Pérez ikuskizuneko protagonisten eta erbesteratuen seme-alaben eta biloben oroimenean grabatuta geratu ziren hitz horiek, eta 1939 eta 1942 artean Frantziako hainbat kontzentrazio esparrutan errefuxiatutako amaren familiaren historia ezagutaraztera ematen dute. Eta hori egiten dute biek azken urteetan elkarrizketatu dituzten eremu haietatik bizirik atera diren pertsona bakanen ahots biziz erreskatatu dituzten abestien bitartez.

Tangoak. habanerak eta kuplek, salaketarako tresnak

Garai hartako musika ezagunen gainean konposatutako abestiak, hala nola, tangoak, habanerak, kupleak… horiei letra aldatzen zieten errefuxiatuek, egunerokoan igarotzen zituzten baldintza negargarriak kontatuz, baita umorez eta ironiaz ere.

Luisak eta Cuco Perezek herrialdetik alde egin behar izan zutenen zapatetan, ikusleak jartzea lortzen duten kontzertuan, kantu horiek joko dituzte, eta euren familiaren irudiekin osatuko dute emanaldia. Gainera, eszenografia gisa, bere amak gorde zituen egun haietako hainbat objektu erakutsiko dituzte.

Perez anaiak profesionalki musikan eta eszenan aritu dira hainbat hamarkadatan, ospe handiko artistekin batera. «Allez, allez…!» Euren proiekturik pertsonalena da, familiarekin eta emozionalki inplikatuta sentitzen dira, eta bildutako lan guztiarekin disko-liburu bat argitaratu zuten, izen bera duena, non abesti horiek eta konposatu zituzten une historikoa ezagutarazteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Inguraldek Kontsumo Bonuen deialdi berri bat sustatuko du 2026an, merkataritza dinamizatzeko

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten «Barakaldo Kontsumo…

15 minutos hace

Psikologia Kalean Barakaldora heldu da, osasun emozionala hurbiltzeko eta ikasgeletan gatazkak prebenitzeko

Psikologia herritarrengana, eta bereziki gazteengana, hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Barakaldora hurbilduko du Psikologia Kalean…

15 minutos hace

Kulturen Arteko Astea itzuliko da

Maiatzaren 15etik 23ra ospatuko da, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Kulturen…

15 minutos hace

Donostia Europako proiektuaren zutabe aktibo gisa aurkeztu da

Jon Insausti alkateak kohesio sozialaren, jasangarritasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak aldarrikatu ditu Europako Astearen hasieran…

15 minutos hace

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, maiatzaren 4tik 22ra

22 plaza eta parketan izango da Parketarrak egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotako 22 gunetan antolatuko da…

15 minutos hace

26_0340 Arrankudiagan gidari bat atxilotu dute gidabaimenik gabe eta Bilbon lapurtutako ibilgailu batean

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…

18 horas hace