BERRIKER programaren barruan
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio gaur Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan, BERRIKER programaren barruan, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko laguntzen 2024ko deialdiaren oinarriak onartzeko denari. 2024ko eta 2025eko ekitaldietarako 2.5 milioi izendatu dira.
Agindu honetan arautzen diren ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarrian laguntzea eta lankidetza-sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.
2024ko eta 2025eko ekitaldietarako, aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzera 2.500.000 euro bideratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, eta horietatik 500.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.000.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da:
1.550.000 euro Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 250.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 1.300.000 euro 2025rako konpromiso-kredituari.
795.000 euro nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 175.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 620.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari.
155.000 euro negozio-prozesuen berrikuntza-proiektuetarako laguntzei dagozkie, eta horietatik 75.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio eta 80.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari. Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2024ko deialdian aplikatuko da.
Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen…
25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…
25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…
25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…