Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, kalitate gastronomikoa sustatzeko GASTROBIKAIN programari atxikitako laguntzetarako 2024rako deialdia egiten duenari. 2024. eta 2025. ekitaldietarako 1.000.050 euro aurreikusten dira.
Aurreikusitako laguntzen helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoei laguntza ekonomikoa ematea. Horretarako, bi motatako laguntzak proposatzen dira: alde batetik, negozio gastronomiko berri bat sustatzeko asmoa duten eta gastronomiako tituludun berri diren gazteentzako laguntzak eta, bestetik, bikaintasuna sendotu nahi duten aintzatetsitako gastronomia-negozioentzako laguntzak.
Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako kredituetatik bakarrik etorriko dira, eta 1.050.000 euro izango dira guztira; horietatik 350.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 700.000 euro 2025eko ekitaldiari.
Gehieneko diru-zuzkidura horretatik, 630.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programara bideratuko dira, 210.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 420.000 2025eko ekitaldiari; eta 420.000 euro bikaintasuna sendotzeko programara bideratuko dira, eta horietatik 140.000 euro 2024ko ekitaldiari dagozkio eta 280.000 2025eko ekitaldiari.
Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera geratu den kopurua beste programari gehituko zaio, baldin eta programa horretan diruz lagundu daitezkeen proiektuak geratuko balira.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin: negozio gastronomikoen proiektu berrien kasuan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin. Eta bikaintasuna sendotzeko proiektuen kasuan, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…
Kontsumobide ha lanzado un aviso urgente para las personas que adquirieron vehículos nuevos o km…
Un incendio declarado pasada la medianoche de este lunes en las antiguas instalaciones de Zardoya…
La iniciativa itinerante «Ongizatearen Plaza» de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha concluido su estancia…
El Bilbao Athletic y el Ourense CF firmaron tablas en un encuentro vibrante en el…
La comunidad de Donostia, y especialmente los vecinos del barrio de Loiola, se han volcado…