24_0505 Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da telefono mugikorraren bidez adingabe bati sexu-proposamenak egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-09-10
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio, ikertu gisa, 26 urteko gazte bati ustezko “grooming” kasu batengatik, adingabe bati sexu-proposamenak egin ondoren. Aurretik, adingabearekin argazkiak eta bideoak partekatu zituen telefono mugikorraren bidez. Ikertuak, antza denez, adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen, haren konfiantza bereganatzeko.
Ikerketa Gipuzkoan egin dute, Eibarko Ertzain-etxean “grooming” izenez ezagutzen denaren ustezko kasu baten berri emanez salaketa bat jaso ondoren. Dirudienez, gizona eta adingabea orain dela hilabete batzuk jarri ziren harremanetan sare sozialen bidez, eta gizonak adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen.
Biktimaren konfiantza bereganatu zuenean, gizonak argazkiak eta bideoak trukatzea eskatu zion, eta, azkenean, sexu-topaketa baterako aurrez aurre gelditzea proposatu zion, eta biktimak ezezkoa esan ziolako ez ziren elkartu.
Kasuaz arduratu diren ertzainek identifikatu dute egitate horietan ustez inplikatutako gizona, eta eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa sexu-ukigabetasunaren aurkako ustezko delitu batengatik.
BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du BAFFEST Barakaldoko…
Horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza-eskaintza handitzeko…
binary comment Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira Kirol Ekintzak 2024/25 Kanpainako…
Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean, Gasteizen.…
Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat, eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen…
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…