Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitzan, gaur goizean, sagardoa eta txakolinak egiteko prozesuan laneko segurtasuna zabaltzeko eta sentsibilizatzeko jardunaldia egin da. Jardunaldi horretan, sasoikako langileek mahatsa eta sagarra biltzerakoan dituzten arriskuak aztertu dira, bai eta upategiko lanetan tufoaren eraginpean egoteko arriskua ere.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, OSALANek, antolatu duten ikastaro hau sasoikako lanaren arloko segurtasunaren eta osasunaren arloko hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina berriaren parte da. Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasunaren Estrategia Sektorialaren (Euskadipreben 2025) esparruan garatu da kanpaina hori, Euskadiko nekazaritza-sektorean aldi baterako jarduerak egiten dituzten langileen artean laneko istripuak eta gaixotasunak saihesteko ustiategien eta upategien arduradunen prebentzio-arloko ezagutza zabaltzeko helburuarekin.
Kanpaina hainbat ekintzatan banatu da, labore bakoitzeko jarduera-aldiekin bat etorriz. Sagardoaren eta txakolinaren sektorerako, gaurko egunaz gain, beste bat egingo da irailaren 13an Getarian, eta patataren eta mahatsaren sektorerako ikastaro bat irailaren 11n, Guardiako Kuadrillako ekitaldi-aretoan, Arabako Errioxan.
Gaurko jardunaldia hasteko, OSALANek laneko arriskuen prebentzioaren egoera azaldu du sasoikako lanaren zereginetan eta arriskuarekiko esposizioaren ondorioz.
Ondoren, zenbait enpresak praktikan aurkeztu dituzte merkatuan dauden eta tufo bidezko istripuak prebenitzeko erabiltzen diren prebentzio-ekipoak, hala nola CO2 detektatzeko sistemak, aireztapen-sistemak eta erreskate- eta ebakuazio-ekipoak.
Amaieran, parte-hartzaileek aurkeztutako ekipoak probatu ahal izan dituzte, eta jendearen eskura egongo dira, probatzeko, funtzionamendua ezagutzeko eta enpresa merkaturatzaileen ordezkariekin zuzenean zalantzak argitzeko.
Txakolin-upeltegien eta sagardotegien arduradunen ezagutza hobetzeaz gain, bilketa- eta elaborazio-denboraldian istripuak prebenitzeko, jardunaldi horien bidez sektorearekiko zuzeneko interakzioa bilatzen da, enpresetan dauden lan-segurtasuneko beharrak jasotzeko eta profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko harreman-dinamikak sortzen saiatzeko.
Zabalkunde- eta sentsibilizazio-kanpainarako, halaber, dibulgazio-material batzuk egin dira nekazaritza-ustiategietarako, erakunde sektorialetarako, prebentzio-zerbitzuetarako, sindikatuetarako, elkarteetarako eta abarretarako, sasoiko langileen prestakuntzan eta sentsibilizazioan erabiltzeko: https://www.preben.eus/material-nekazaritza
Ondarroako portua dragatzeko lizitazio-eskaintzak ekainaren 11ra arte daude zabalik. Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta…
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak kanpaina bat jarri dute abian prestakuntzan dauden egoiliarrak erakartzeko,…
Bilbao 16-05-2025 Presentación de la RED LGTBI points sarea de Ortzadar /// Ortzadarrek bultzatutako LGTBI…
Hiriak 188 ekitaldi estrategiko eta 259 000 parte-hartzaile baino gehiagorekin itxi zuen 2024a eta 2025a…
Joan den astean amaitu zen 30 bat lagunek CISen egindako lehen ikastaroa. Esperientzia oso positiboa…
Hainbat jarduera egingo dira hirian maiatzaren 19tik 24ra Maiatzaren 21ean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren…