Categorías: albisteak-berriak

Barakaldoko hamar bat rock taldek auzoetako plazak zuzeneko musikaz beteko dituzte ostiraletik aurrera

Udazkena Rock ostiralero itzuliko da urriaren 11ra arte, San Vicente, Santa Teresa, Zaballa, Zuazo-Arteagabeitia eta Herriko Plazan izango diren emanaldiekin

Zuzeneko musika Barakaldoko kaleetara itzuliko da ostiral honetan, hilak 13. Barakaldoko Udalak Barakaldo Udazkena Rock jaialdiaren edizio berri bat antolatu du. Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, tokiko musikaren aldeko apustua egin du eta herritarrei auzoetako plazetan rock taldeak ezagutzeko aukera eskaini die. Oraingo honetan, herriko hamar talde izango dira entzungai urriaren 11ra arte San Bizente, Santa Teresa, Zaballa, Zuazo-Arteagabeitia eta Herriko Plazan. «Duela hilabete batzuk zuzeneko musikaz gozatu ahal izan genuen Lorategi Botanikoan, eta orain berriro itzuli gara Udazkena Rockekin, bertako musika bultzatzen duen programarekin, gure talde eta artistei lagunduz», azaldu du Nerea Cantero Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Edizio honetan bost hitzordu programatuko dira, eguneko bi bandarekin. Kontzertuetan bi talde ezberdin izango dira protagonista. Jaialdia irailaren 13an, ostirala, hasiko da, Últimas Voluntades eta Elektrika taldeekin, San Vicenten. Irailaren 20an Malestar eta Natxo ‘s Dick taldeek joko dute Santa Teresan. Irailaren 27an, Zaballan (Elkano metroaren ondoan), Monotonos eta Enrockecidos taldeen musika entzungo da.

Urriaren 4an, Kinki Boys eta Pleonakis Plektos arituko dira Zuazo Arteagabeitian. Azken kontzertua urriaren 11n izango da, Herriko Plazan, Izan Ezean eta Kruela taldeekin.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta erabat doakoak dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du BAFFEST Barakaldoko…

5 horas hace

Donostia izango da eremu tentsionatua izendatutako Euskadiko lehen hiriburua

Horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza-eskaintza handitzeko…

5 horas hace

Kirol Ekintzak Kanpainako kirol ikastaroek 1.210 plaza eskainiko dituzte udan Donostian

binary comment Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira Kirol Ekintzak 2024/25 Kanpainako…

5 horas hace

Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute IX. Musika Bulegoa Sariek

Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean, Gasteizen.…

5 horas hace

EuskoSkills 2025: Gazte talentuaren eta Hezkuntza-lidergoaren erakusleihorik handiena Euskadiko Lanbide Heziketan

Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat, eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen…

5 horas hace

Getxon atxilotu dute kokaina-trafikoagatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…

17 horas hace