Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: San Bartolome, Errondo berrurbanizatzea, Haur parkeak, Organikorako edukiontziak
Donostiako Udalak onartu du Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpresari esleitzea Bidebieta parkearen proiektu berrituari dagozkion obren kontratua, 3 hilabeteko egikaritze-epearekin eta 413.421 euroko esleipen-prezioarekin.
Bidebietako parkea berroneratzeko proiektua Ekialdeko Barrutiko Batzarrak sustatu eta finantzatutako proiektua da, eta auzoko bizilagunekin egindako parte-hartze prozesu baten ondoren diseinatu da.
Izan ere, 2021eko irailetik abendura bitartean, Bidebieta parkearen diseinuaren inguruko partaidetza-prozesu bat zabaldu zen, parkeak behar zituen hobekuntzak zehazteko. Partaidetza-prozesu horren ondorioz, parkearen egungo egoeraren diagnostiko bat lortu zen, bildutako datu teknikoetatik eta herritarren pertzepzioetatik abiatuta, eta, azkenik, hobetzeko estrategiak eta jarduerak definitu ziren.
Prozesuaren azken pausua proposatu ziren diseinu-soluzioak baliozkotzea izan zen. Herritarrei irekitako parte-hartze saio batean gauzatu zen, eta bertan 10 jarduketetarako hartutako proposamenak aurkeztu ziren.
Horrela, Bidebieta parkea berritzeko proiektua partaidetza-prozesu zabal baten emaitza diren proposamen batzuen loturatik sortu da, aldez aurretik eta egikaritze-proiektua idatzi bitartean garatutakoa.
Egingo diren lanei esker,
Goiko aldeko zoladura ere hobetuko da, eta tamaina txikiko zuhaitzak eta loratze koloretsuak landatuko dira, gaur egungo tamaina handiko zuhaitzekin alderatzeko, eta egonleku eta pasealeku horretako belardi apaingarria hobetuko da.
Tokiko Gobernu Batzarrak New San Bartolomé SLri obra lizentzia ematea onartu du, San Bartolomeko b.20.2 CE.05 lurzatian merkataritza gune bat eraikitzeko.
Jarduketa horri esker, 2007an hasitako eremua garatzeko proiektua amaitu ahal izango da, eta, horrekin sortuko dira:
Tokiko Gobernu Batzarrak Errondoko pasealekua Carlos I.etik Amara Berri ikastetxeraino berrurbanizatzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 160.705 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 10 asteko egikaritze-epearekin.
Proiektuaren helburua da ibilgailuentzako bide bakarra uztea eta espaloi berri bat sortzea erdibitzailean, aparkaleku gehigarri baten ondoan. Gainera, ibilgailuen zirkulazioaren abiadura murrizteko eta oinezkoei lehentasuna emateko, dauden zebrabideak igotzea eta Karlos I.aren bidearen azpian beste bat sortzea planteatu da.
Horrekin, aparkaleku-plaza berriak irabaziko dira inguruan, eta, aldi berean, espazio bat sortuko da, Anoeta Estadioan kirol-ekitaldiak egiten diren egunetan motorrak aparkatzeko.
Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako lau haur-parke ordezteko eta berritzeko kontratua honako enpresa hauei esleitzea onartu du:
Tokiko Gobernu Batzarrak alboko kargako 43 edukiontziren hornidura kontratatzeko espedientea onartu du, zatiki organikoaren gaikako bilketarako, 72.337 lizitazio-aurrekontuarekin eta 40 egun naturaleko entrega-epearekin.
2024/09/10-an argitaratua
Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten «Barakaldo Kontsumo…
Psikologia herritarrengana, eta bereziki gazteengana, hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Barakaldora hurbilduko du Psikologia Kalean…
Maiatzaren 15etik 23ra ospatuko da, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Kulturen…
Jon Insausti alkateak kohesio sozialaren, jasangarritasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak aldarrikatu ditu Europako Astearen hasieran…
22 plaza eta parketan izango da Parketarrak egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotako 22 gunetan antolatuko da…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…