Categorías: albisteak-berriak

Ondoanek I+Gn oinarritzen du bere estrategia balio-proposamena areagotzeko

400 pertsonatik gorako taldearekin eta 40 urtetik gorako ibilbidearekin, Ondoan Taldeak ingeniaritzako, ingurumeneko, mantentze-lanetako, ingurumen-kalitateko eta energiako proiektuak egiten ditu Espainian, Egipton, Mexikon eta Marokon. Bizkaiko enpresak, Mondragon Korporazioaren parte denak, I+Gri egotzi dio bere hazkundea. Izan ere, 2023an bakarrik, taldeak sei proiektu gidatu ditu SPRI Taldearen Hazitek berrikuntzarako laguntza-programaren barruan, eta beste bostetan parte hartu du. “I+Gren aldeko apustu handiak asko laguntzen du gure balio-proposamena hobetzen; izan ere, gure prozesuak eraginkorragoak izateaz gain, gure zerbitzu-folioa merkatuaren baldintza aldakorretara egokitzeko edo berriak garatzeko aukera ematen digu”, esan du Jon Zubiria Ondoaneko I+G+Bko koordinatzaileak. 

Proiektuak gero eta gaurkotasun handiagoko eremuetara bideratzen dira, besteak beste, ekonomia zirkularrera. Hori da, hain zuzen, Repapelen kasua. Dagoeneko amaitu da, eta, Zubiriak azaldu duenez, “balio erantsi handiko produktuak berreskuratzeko teknologia berriak ikertzea ahalbidetu du, paperaren industriako hondakinetatik abiatuta; eta horiek industria kimikoan eta eraikuntzan lehengai gisa aplikatzeko aukera ematen du, zabortegian uztea saihestuz. Era berean, hondakinen kudeaketari dagokionez erabaki egokiena hartzea erraztuko duen tresna bat garatu da “. 

Arlo honetan ere, elikagaien industriara bideratutako Nowaste proiektuaren buru da. “Balio-kate osoan zehar hondakin fresko eta galkorren sorrera saihestea edo murriztea ahalbidetzen duten teknologiak ikertzen ditugu. Gainera, sortzen diren hondakinen biometanizazio-teknologiak ere ikertzen dira, biogas aberastua lortu ahal izateko, azken batean, gas-sarean injektatu daitekeen metano sintetikoa lortzeko“, zehaztu du I+G+Bko koordinatzaileak. 

Jasangarritasunarekin bat, baina oraingo honetan deskarbonizazio industrialaren eta energia berriztagarrien ikuspegitik, Lowloop eta Heerria proiektuak daude. Lehenengoaren helburua azpiestazioetan eta iturri anitzeko bero-ponpetan tenperatura baxuko sare hibridoaren kontzeptua definitzea da; horrez gain, trantsizio-prozesu malgu eta eskalagarria finkatu nahi da, euskal industriaren baldintzetara egokitzeko modukoa. Biki digital baten laguntzarekin, bigarren proiektuan, Zubiriak azaldu duenez, “hidrogenera berdeak kudeatzeko irtenbide bat garatzen ari dira, energia-kontratuen eredu berriak diseinatzen laguntzeko, planta mota horien errentagarritasuna handitzeko”. 

Adimen Artifiziala da gaur egungo beste erronka handienetako bat, eta Smartedge proiektuak, hain zuzen ere, IA algoritmoak aplikatzea ahalbidetzen duen soluzio bat garatzen du, klimatizazio-instalazioen funtzionamenduan anomaliak aurreikusteko eta haien errendimendua optimizatzeko. Eta, azkenik, Mores dago, IoT gailuen eta plataformen bidez espezie arriskutsuen urruneko monitorizazioaren bidez osasun publikoa babesteari heltzen dion proiektua. 

Konpainiak gidatzen dituen sei proiektu horiez gain, beste enpresa eta zentro teknologiko batzuekin batera beste batzuetan parte hartzen du, besteak beste, Adagio, testu egokitua sortzeko IA sortzailean oinarritutako soluzioa; e-district, Low Carbon soluzio teknologikoak garatzea, Zero Emisio Barrutietan industria-espazioak eraldatzeko; Sutea, Errealitate Birtualaren/Errealitate Areagotuaren sistema, agintaritza eskudunak PCI instalazioak egiaztatu eta modu sinplifikatuan jasotzeko; Autobim, puntu-hodeietan ereduak ezagutzeko cloud plataforma, BIM modelatze erdi-automatiko baterako; eta e-sense, sentsore berriak, industria-prozesu, -instalazio eta -azpiegituretan segurtasun biologikoarekin lotutako parametroak monitorizatzea ahalbidetzen dutenak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Inguraldek Kontsumo Bonuen deialdi berri bat sustatuko du 2026an, merkataritza dinamizatzeko

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten «Barakaldo Kontsumo…

3 horas hace

Psikologia Kalean Barakaldora heldu da, osasun emozionala hurbiltzeko eta ikasgeletan gatazkak prebenitzeko

Psikologia herritarrengana, eta bereziki gazteengana, hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Barakaldora hurbilduko du Psikologia Kalean…

3 horas hace

Kulturen Arteko Astea itzuliko da

Maiatzaren 15etik 23ra ospatuko da, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Kulturen…

3 horas hace

Donostia Europako proiektuaren zutabe aktibo gisa aurkeztu da

Jon Insausti alkateak kohesio sozialaren, jasangarritasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak aldarrikatu ditu Europako Astearen hasieran…

3 horas hace

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, maiatzaren 4tik 22ra

22 plaza eta parketan izango da Parketarrak egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotako 22 gunetan antolatuko da…

3 horas hace

26_0340 Arrankudiagan gidari bat atxilotu dute gidabaimenik gabe eta Bilbon lapurtutako ibilgailu batean

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute Arrankudiagan, trafikoko prebentziozko kontrol batean Bilbon lapurtutako auto…

21 horas hace