Finantzen Euskal Institutuak (FEI) gazte ekintzaileentzako mailegu bidezko finantzaketa-lerro espezifiko bat jarriko du abian, ekintzailetza babesteko ageriko neurri gisa. Hala aurreratu du gaur Ogasun eta Finantzetako sailburu Noël D ‘Anjouk, AJEBASK Euskadi Enpresari eta Enpresari Gazteen Federazioak Gasteizen antolatutako foroaren inaugurazio-ekitaldian.
D’Anjouk neurri hori kokatu du Eusko Jaurlaritzak hasi berri den legealdi honetan ekintzaileei laguntzeko eta babesteko duen jarreraren barruan, batik bat “gazteentzako kalitatezko enpleguak sortzeko erronkaren barruan, gazteek soldata onak, lan-bizitzarako baldintza onak, asmo handiko garapen profesionala, lan-malgutasun handiagoa eta kontziliazio-aukerak izan ditzaten”.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak foro honetan nabarmendu duenez, lankidetza publiko-pribatu «handia» da «Euskadiko garapen ekonomikoaren formula, eta Europan erreferente bat da arlo horretan egin dugun ibilbideagatik». Ildo horretan, D ‘Anjouk klusterren sarea praktika horren «lehen mailako enbaxadore» gisa nabarmendu du.
Sailburuaren iritziz, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza estua funtsezko tresna izan da Euskadin lehiakortasuna sustatzeko politikak ezar daitezen, eta, gainera, aukera eman du eskura dauden funts publikoen inpaktu soziala handitzeko, merkatuko akatsak zuzentzeko eta inbertsio pribatuak bideratuko dituzten pizgarri eta seinale egokiak ezartzeko.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak ekitaldiaren amaiera baliatu du Ajebask Euskadi zoriontzeko eta lehen urrats hauetan bere Sailaren babesa adierazteko, baita planteatutako erronkei keinu egiteko ere: “Gustatuko litzaidake etorkizunari anbizioz begiratu ahal izatea, eta Euskadik bere lehiakortasun-mailak mantentzea eta hobetzea, tokikotik lehiatzen ari baikara mundu global batean; hain zuzen, ziurgabetasunez beterik dagoen eta, aldi berean, aukera izugarriak dituen testuinguru batean”.
26_0341 Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako…
Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten «Barakaldo Kontsumo…
Psikologia herritarrengana, eta bereziki gazteengana, hurbiltzeko asmoz, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Barakaldora hurbilduko du Psikologia Kalean…
Maiatzaren 15etik 23ra ospatuko da, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Kulturen…
Jon Insausti alkateak kohesio sozialaren, jasangarritasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak aldarrikatu ditu Europako Astearen hasieran…
22 plaza eta parketan izango da Parketarrak egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotako 22 gunetan antolatuko da…