Categorías: albisteak-berriak

Hamalau film lehiatuko dira Zinemaldiaren Donostia Hiria Publikoaren Sarian

Udalak eta Zinemaldiak doako 1.000 sarrera ipini dituzte langabeen eskura

Perlak saileko hamalau film lehiatuko dira Udalak bederatzigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak donostiarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez saria ematen dutenak.

Armani Beauty-k babestutako Perlak saileko obrek nazioarteko beste zinema-jaialdi batzuetan kritikaren txaloak edo sariak jaso dituzte. Victoria Eugenia antzokian gauzatuko dira film horien emanaldiak eta filmaren lehenengo emanaldira bertaratutako ikus-entzuleek aukeratuko dute irabazlea botoen bidez. Saria Zinemaldiaren amaierako galan emango da.

Donostia Hiria Publikoaren Sariak bi sari hartzen ditu barnean: batetik, Film onenaren saria, 50.000 euroz hornitua, eta bestetik, Europako Film onenaren saria, 20.000 eurokoa. Partaidetzaren bidez ematen den sari honen bidez, hiriarekin lotuta geratuko dira betirako bi filmak.

Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu duenez, «donostiarrak zinemazale amorratuak dira. Asko dakite zinemaz eta sentiberatasun berezia dute filmak ikusteko eta baloratzeko, Zinemaldian ez ezik, urteko gainerako egunetan ere bai, zinema-aretoetara zazpigarren arteaz gozatzera joaten direnean. Horregatik, Zinemaldiak protagonismo berezia eman behar diela uste dugu eta, horregatik, sarrerak erosteko orduan gehien eskatzen den sailetako baten epaimahaikide bihurtuko dira «.

Horri buruz, Goiak nabarmendu duenez, «iraileko lehen astetik, izar handiek eta K1eko emanaldietara joango diren pertsonek zeharkatuko dituzten panelak eta olana jartzen hasi zirenetik, hiriak giro berezia arnasten du, hiriko urteko ekitaldi garrantzitsuenetako baten aurreko giroa. Izan ere, mundu guztiak gure hirian jartzen ditu begiak Zinemaldia dela-eta, eta aukerak zabaltzen jarraitzea ahalbidetzen digu, nola kulturaren arloan, hala beste esparru askotan, eta horrek urtez urte berresten du Zinemaldiarekin hartuta dugun konpromisoa».

Iaz J. A. Bayonaren La sociedad de la nieve / Society of the Snow filmak beretu zuen Film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria Venezian lehiaz kanpo estreinatu ondoren. Halaber, Matteo Garroneren Io capitano / I’m Captain filmak Europako Film onenaren Donostia Hiria Publikoaren Saria eraman zuen, Venezian zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia jaso ondoren, aktore emergente onenaren Marcello Mastroianni sariaz gain (Seydou Sarr).

Doako sarrerak langabeentzat

Aurreko urteetan bezala, Donostiako Udalak Donostia Zinemaldirako 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabeen artean udalaren webgunean (www.donostia.eus), 010 telefonora deituz ala Udalinforen edozein bulegotan. Gonbidapenak gaurtik asteazkenera bitartean eskatu ahalko dira. Ezaugarri hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dituzte sarrerak: langabea izatea, Donostian erroldatuta egotea eta 18 urtetik gorako izatea. Udalinfok datuak egiaztatu ondoren, gonbidapenak Easoko Udalinfo bulegoan (Easo kalea 41) jaso ahalko dira. Bertan, nortasun-agiria eta langabezia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak erretiratzeko epea irailaren 18ko 14:00etan amaituko da.

Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek eskerrak eman dizkio Donostiako Udalari «zinema-sarrerak erosteko nahikoa dirurik ez duten pertsonak zinemara etortzea ahalbidetzen duen ekimen garrantzitsu» honengatik. «Zinema-jaialdi gisa, ez dugu gure garaiko arazo sozialetatik at geratu nahi, eta agerian geratzen da hori gure programazioaren gehiengoari arretaz erreparatzen badiogu, baina horrelako ekimenekin, hala nola honekin eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria talderekin egiten dugunarekin, kezka hori pantailaz haraindi joan dadin saiatzen gara», adierazi du Rebordinosek.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan

25_0353 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Toloñoko Mendilerroan Euskadiko Larrialdi…

3 horas hace

Omenaldia Luis Hortelano Garcíari, ETAk orain dela hogeita hamasei urte hil zuen ertzainari

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Ertzaintzaren Iurretako instalazioetan, ETAk 1989ko maiatzaren 24an hil zuen agentearen…

9 horas hace

Tolosa, adin handiko gizon bati indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxilotu dute

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Tolosan, paseatu ondoren etxera itzultzen ari zen adineko…

9 horas hace

Comienza la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Bizkaia

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

1 día hace

Eguzki exige la retirada de las toneladas de basura vertidas al río Urola a su paso por Zumaia

A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…

1 día hace

Arranca la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Gipuzkoa: «Estamos al límite de existencias»

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

1 día hace