Categorías: albisteak-berriak

“Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea” Sandra Benito, i+Med

Orain dela hamar urte sortu zen i+Med enpresa Gasteizen berrikuntza teknologikoak sortu, pertsonen osasuna sustatu eta irtenbide teknologiko berriak asmatzeko helburuarekin. Hamarkada baten buruan 130 langiletik gora ditu, Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dago eta bere eraikin propiora mugitzekotan dira egunotan.

Sandra Benito, Laborategiko gerentea izan dugu solaskide Indeus Elkarrizketa honetan. “Bageneukan gogoa eraikin berri bat egiteko, gure gustura, gure beharrak asetu zitzakeen eraikin bat eta gure nortasuna emateko erabaki dugu izena hartu behar duela GURE ETXEA.”

I+Med-en eraikin berri horretan egongo da konpainiak sortuko duen Nanohidrogel adimendunen nazioarteko Institutua, munduan lehenengoa izango dena. Izan ere lan handia egin du enpresak nanohidrogelen arloan eta erreferentea dira munduan.

i+Med-ek 2023an egin zuen bat INDEUS Plataformarekin, euskararen presentzia eta erabilera berreskuratzea beharrezkotzat jotzen dutelako. “Euskara Plana egitea izan behar da gure lehentasunetako bat, ze gure nortasunarekin erlazionatutako zerbait da eta guk ere transmititu nahi badugu gure balioak zeintzuk diren, gure nortasuna, gure lokal izatea, enpresa lokala, ba garrantzitsua dela ere hizkuntza eta kultura ere eskutik joatea.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute

25_0346 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute Euskadiko…

3 horas hace

Barakaldok Gurutzeta eta Dinamita arteko irisgarritasuna hobetu du eskaileren ordez arrapalak jarriz

Barakaldoko Udalak 236.000 euro inbertitu ditu A-8 autobidearen gainetik igarotzen den zubia irisgarri egiteko, Albeniz…

12 horas hace

Delgadok maiatzaren 25ean Barakaldora itzuliko den Greenpower hiri zirkuituaren edizio berria aurkeztu du

Greenpower hiri-zirkuitua Barakaldoko kaleetara itzuliko da. Alba Delgado Barakaldoko Udaleko bigarren alkateorde eta Garapen Iraunkorreko…

12 horas hace

Donostiak 189.866 biztanle ditu

Atzerritarrak biztanleriaren %10,6 dira, iaz baino 859 gehiago 189.866 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2024a, hau…

12 horas hace

David Aznar concluye su etapa al frente del primer equipo femenino del Athletic Club

El Athletic Club y David Aznar han dado por terminada su etapa al frente del…

12 horas hace

Laida Balerdi juega sus primereos minutos con el Athletic Club

El partido que enfrentó a las leonas con el FC Barcelona, además de cerrar la…

15 horas hace