Pastor eta Cordero ETAren biktimak izan ziren duela 45 urte, eta Herrerako pasealekuan gogoratu dira
Donostiako Udalak plaka bana jarri du gaur, irailak 21, Antonio Pastor eta Moisés Corderoren omenez, ETAren biktimak 1979an. Honekin 29 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jarri dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jari zen martxan.
Ekitaldia gaur, irailak 21, izan da, eguerdiko 12:00etan, Herrerako pasealekuko 9. zenbakian. Plakak jartzeko beste ekitaldietan egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.
Antonio Pastor Martin, 24 urtekoa eta Palentziakoa, eta Moisés Cordero López, 54 urtekoa eta Isla Cristinakoa (Huelva), Guardia Zibileko kideak ziren eta Herrerako kuartel-etxean zeuden destinatuta. 1979ko uztailaren 28ko gauean, kuartelaren atarian hirugarren guardia zibil batekin zeudela tirokatu zituzten ibilgailu batetik. Hirugarren hori ere tiroz zauritu zuten. Ordu batzuk geroago, Pastor eta Cordero ospitalean hil ziren.
Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan:
2024/09/21-an argitaratua
25_0699 Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan Motorzale bat hil da Kuartangon izandako zirkulazio-istripuan…
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Gipuzkoako hiriburuan oinezko bati tiraldi baten bidez urrezko…
Urriko lehen hamabostaldian, Ertzaintzako agenteek bi marihuana-plantazio aurkitu dituzte Txorierrin (Bizkaia), eta hiru pertsona inputatu…
Ertzaintzako agenteek espainiar nazionalitateko 60 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur gauean Bilbon, gaixorik zegoen…
Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Bizkaiko hiriburuan osasun publikoaren aurkako delituak leporatuta, banako dosietan saltzeko…
Hay algo que se siente especial al conducir por la costa norte. El paisaje cambia,…