Ostiralean, hilak 27, itsas energia berriztagarrien zabalkundearen epizentroa izango da Portugalete, eta familiei hurbilduko die gaia. Lehen aldiz hartuko du OREgaua, itsasoko energia berriztagarriak ardatz dituen Europako Ikertzaileen Gaua, Europako hiri askotan aldi berean egiten dena.
Portugaleten 17:00etatik 22:00etara egingo da, EHUko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean, eta itsas energia berriztagarriekin lotutako hitzaldiak, esperimentuak eta jolasak izango dira. Sarrera doan da hurbildu nahi duten familia guztientzat, eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik; 3 urtetik gorako umeentzat izango dira jarduerak.
OREgaua ekimena ORE4citizens europar proiektuaren barruan dago. Proiektu hori Euskal zientzialariek sustatutako aliantza bat da; TECNALIA du buru, EHUrekin, Euskampus Fundazioarekin eta BCAMekin lankidetzan, eta Portugaleteko Udalaren eta sektoreko beste 20 erakunderen babesa du.
OREgaua gaur aurkeztu dute Maria Jose Blanco Portugaleteko alkateak, Eider Robles ORE4citicens proiektuaren zuzendari eta TECNALIAko ikertzaileak, Guillermo Quindós UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak eta ekimeneko beste parte-hartzaile batzuek, eta OREgaueko jardueren xehetasunak eta proiektuaren izateko arrazoia azaldu dituzte.
Jarduerak
Hilaren 27ko egitarauan, zuzeneko musika, jolasak, hitzaldiak eta esperimentuak daude, adin guztietarako. Jardueretan parte hartzeko, ez da izena eman behar, salbu eta ibilaldi gidatuan eta urpekaritzan hasteko ikastaroan (izena emateko: www.oregaua.org)
ORE4citizens
ORE4citizens euskal emakume zientzialariek bultzatutako aliantza bat da. 60 ikertzailek eta 20 euskal erakundek baino gehiagok bat egin dute harekin, zientzia herritarrengana hurbiltzeko, klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutarazteko eta itsasoko energia berriztagarriek berotze globalaren aurkako borrokan duten funtsezko eginkizunaren berri emateko. Ekimen horren bidez, gainera, nabarmendu nahi dute euskal industria lider dela sektore horretan mundu zabalean, eta aukera bikaina eskaintzen duela gizartearentzat eta planetarentzat. Ekimen horrek zenbait jarduera aurreikusten ditu datozen bi urteetan Euskadiko udalerrietan, herritarrekin eta ikastetxeekin orpoz orpo.
Klima-aldaketak erronka nabarmenak ditu euskal kostalderako, bai ingurumenaren gaineko inpaktu fisikoen aldetik, bai kostaldeko komunitateen gaineko inpaktu sozioekonomikoen aldetik. Garrantzitsua da neurriak hartzea aldaketa horietara egokitzeko eta klima-aldaketak eskualdean dituen ondorioak arintzeko. Itsasoko energia berriztagarriak garatzeak eta hedatzeak lagundu egiten du arintze horretan. Hori horrela, trantsizio energetikorako gakoetako bat da maila globalean epe ertain eta luzerako, haren sorkuntza-potentziala dela eta. Aldi berean, energia-mota hori aukera industrial, ekonomiko eta soziala da Euskadirako, eta bateragarria da itsas ingurunea babestearekin.
25_0324 Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik Emakume bat…
La Ertzaintza ha detenido a un empresario de 38 años como presunto autor de un…
El pasado viernes, de madrugada, un hombre e 23 años de edad fue detenido en…
El Consistorio pone en marcha una campaña de sensibilización con motivo del Día Internacional contra…
Entre marzo y abril la empresa Surco Interiors, ubicada en el barrio azpeitiarra de Urrestilla,…
El programa de transmisión empresarial NegoziOn, impulsado por la Diputación Foral de Bizkaia y gestionado…