Gaur egun, ongarri mineralak dira ohikoenak Europako nekazaritzan. Elementu horiek, nagusiki, nitrogenoz, fosforoz eta potasioz osatuta daude, eta horiek ekoizteak eragin handia du ingurumenean, karbono-aztarna handia sortzen baitute. Alternatiba jasangarriagoak bilatzeko hainbat ekimen daude, eta horietako baten buru Neiker zentro teknologikoa da.
Landfeed proiektua Europako partzuergo bat da, 7 estatutako 21 bazkidek osatua, eta nekazaritzako elikagaien hondakinak erabilita ongarri jasangarriak ekoiztea du helburu. Zentro teknologikoaz gain, Azti, Kollvik Recycling edo Zabala Innovation bezalako euskal erakunde eta enpresek parte hartzen dute. Proiektuak 6,6 milioi euroko aurrekontua du eta 4 urteko iraupena izango du.
Denbora horretan, erakunde kolaboratzaileek nekazaritzako elikagaien hondakinak bio-ongarri bihurtuko dituzte, eta, iraunkorragoak izateaz gain, lurzoruaren egitura hobetzea eta higadura murriztea ahalbidetuko dute. “Gure helburua da ongarriak sortzea, jasangarriagoak izango direnak eta, gainera, lurzoruaren osasuna eta biodibertsitatea hobetzeko aukera emango dutenak, ingurumen-inpaktua murriztuz ”, azaldu du Miriam Pintok, Neikerreko hondakinen errebalorizazioko ikertzaile eta proiektuaren koordinatzaileak
Zehazki, zentro teknologikoak algetan oinarritutako estaldura biodegradagarriak garatuko ditu ongarri horietarako, mantenugaien isurketa hobetzeko eta berotegi-gasen emisioak murrizteko. “Estaldura horiei esker, elikagaiak modu kontrolatuagoan aska daitezke, landareak modu eraginkorragoan haz daitezen ahalbidetuz”, adierazi du proiektuaren arduradunak.
Gainera, ekimen honen helburua da landa-eremuak bio-ekonomiaren bidez bultzatzea. Proiektuak 150 lanpostu sortuko ditu Estatuko Teruel eta Jaén eskualdeetan, baita Frantziako eta Italiako beste eremu batzuetan ere. Karbono-aztarna ere gutxituko da, ongarri konbentzionalen ekoizpenera bideratzen den ur- eta energia-kontsumoa murriztuz.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
Parte-hartzea eta transbertsalitatea oinarri hartuta, turismoa estrategia orokorrean txertatzen duen proposamen errealista eta disruptiboa da,…
Telefónicak Javier Echenique Talentu eta Teknologia Zentroa inauguratu du Bilbon. Berrikuntza aurreratuko gune horrek teknologia…
NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren euskal ordezkaritzak agiri batekin amaitu du. Bertan,…
Hamasei profesionalek jaso dituzte Arkautin Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk sustatutako Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritzako Programa…
2026-2027 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eskabideak, Euskadiko ikastetxe publiko eta…
Urtebete bete da 2025eko urtarrilaren 1ean Eusko Jaurlaritzak nazioarteko babesaren onuradunen harrera-prozesuaren kudeaketa integralaren garapena,…