Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea


24_0531 Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea

Kartzelan sartu dute Donostian izandako sexu-eraso baten ustezko egilea

Servicio de prensa

2024-09-26

Emakume batek salatutako sexu-eraso baten harira Donostian egindako ikerketa bati esker, ustezko egilea, 42 urteko gizon bat, identifikatu eta atxilotu ahal izan dute. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur, osteguna, eta espetxeratzeko agindua eman dute.

Hilaren 13an, Ertzaintzak jakin zuen emakume bat sexu-eraso baten biktima izan zela Donostiako Gros auzoan, eta berehala jarri zen abian ikerketa.

Horren ondorioz, 42 urteko gizon bat identifikatu ahal izan zuten erasoaren ustezko egile gisa, eta beharrezko baieztapenak egin ondoren, joan den asteartean atxilotu zuten.

Ertzain-etxean egin beharreko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrean aurkeztu dute gaur, eta espetxeratzeko agindua eman dute.