Proiektu artistikoak azaroaren 8a arte aurkeztu daitezke
Donostia Gazteriak eta Berdintasunak “Beldur Barik” jarrera sustatzeko tokiko lehiaketa zabaldu dute.
Indarkeria sexista eta matxistaren manifestazio anitzak ikusarazten dituzten taldekako proiektu artistikoak aurkezteko aukera izango dute 12 eta 20 urte bitarteko gazteek azaroaren 8 arte www.beldurbarik.eus webgunean.
Erkidego mailan ospatuko den lehiaketara aurkezten diren Donostiako taldeen lan horiek, zuzenean Donostiako lehiaketan baloratuko dira ere. Beraz, tokiko lehiaketak sustatzeko helburuarekin batera, gure hirian sortutako lanak bertako epaimahai batek baloratuko ditu. Gainera, Donostiako lehiaketak, bere sari banaketa ekitaldia izango du, eta azaroaren 22an izango da Kontadores Gazte Zentroan. Bertan ekitaldi honetako saridunak aditzera emateaz gain, DJ baten eskutik festa giroa izan da bertan.
Lehiaketan edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, argazkiak, fotonobelak, lipdubak, dantzak, etab.
Lanen balorazioan honako hauek hartuko dira kontuan:
1. kategoria: 2012 eta 2010 urteen bitartean jaioak (12-14 urte)
2. kategoria: 2009 eta 2007 urteen artean jaioak (15-17 urte)
3. kategoria: 2006 eta 2004 urteen bitartean jaioak (18-20 urte)
Sariei dagokienez, lehenengo eta bigarren kategorietan honako hau irabaziko dute: tokiko lehiaketan hirian ospatuko den kirol ekitaldi edo ekitaldi kultural batera joateko sarrerak. Azkenik, hirugarrenean, 300€.
Epaimahaikideen emaitza eta proiektu irabazleak azaroaren 22an emango da ezagutzera sari banaketa ekitaldian.
Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian…
25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Santurtziko saltoki batean…
Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…
Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean…
El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…
Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…