Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Plan Orokor berrirako parte hartze prozesua hasi da

Dokumentuaren aurrerakinak hainbat proposamen egiten ditu eta hiriko planeamendua sei eremutan banatzen du

Donostiako Hiri Antolaketarako Plan Orokor berria egiteko prozesua fase berri batean sartu da. Behin diagnostikoaren fasea amaituta, hain zuzen ere Aurrerakina dokumentua osatzeko informazioa bildu eta azterten dun fasea, hurrengo hilabeteetan aipatutako dokumentua aztertzeko eta ekarpenak egiteko parte hartze prozesuari ekiteko unea da.

Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoak bilera hartuko du gaur arratsaldean bihar bertan, urriaren 1ean, Loiolako Kultur Etxean, hasiko den parte hartze prozesuaren garapena azaltzeko. Eta parte hartze prozesu horrek auzo ezberdinetan hainbat saio eta tailer izango ditu abenduaren 17a arte.

Hirigintza Plangintza eta Etxebizitzako zinegotzi Nekane Arzallus-ek eta Ekintza Komunitarioko eta Auzoetako zinegotzi Mariaje Idoetak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, eta bertan, azaldu dute nolakoa izango den parte hartze prozesua eta aurrerakin dokumentuaren proposamen giltzarriak azaldu dituzte. Hurrengo bi hilabete eta erdian hiritarrek proposamen giltzarri horiek aztertu ahal izango dituzte parte hartze prozesuaren bitartez.HAPOaren aurrerakin dokumentua

Hiriaren egoera urbanistikoa aztertzeko fasea 2022an egin zen. Eta fase horretan bildutako informazioari esker diagnostikoa egin ahal izan zen. Orain HAPOaren aurrerakin dokumetuan aurkezten dira diagnostikoan jasotako ondorioak. Eta hain zuzen ere, dokumentu hau hiritarrei aurkezteko unea iritsi da, eta horretarako, parte hartze prozesua egingo da.

Egindako azterketak hainbat desoreka erakusten ditu hiriaren ekialde eta mendebaldearen artean, hain zuzen ere, etxebizitza eskaintzari, garraioari eta ekipamenduei buruzko desorekak. Horretagatik, dokumentuak proposatzen du hiriaren garapen jasangarrian eta trinkoan oinarritutako eredua. Eta besteak beste, proposatzen du, hiri-eremua birgaitzea egungo limiteak gainditu gabe, betiere, etxebizitza eskuragarria sustatuz, eta azpiegitura berdea eta urdina hobetzera zuzendutako ekonomia-jarduerak garatuz, natura eta eremu libreak babestuz.

Aurrerakin dokumentuak sei ildo estrategiko jasotzen ditu, hain zuzen ere, hiritarren partaidetza prozesuan aztertuko diren ildoak:

  • Hazkundea hiriaren egungo mugen barruan, lurzoru urbaezinaren azalera ahalik eta gehien mantenduta; hau da, hiri barruan hiri gehiago egitea.
  • Etxebizitza eskuragarri berrien eraikuntza lehenetsi, baita ekonomia-jardueraren dibertsifikazioa ere.
  • Natura eremuekin lotura duen sare berdea handitu.
  • Egungo udal-ekipamenduen eskaintza mantendu eta hobetu, bereziki hezkuntza- eta kirol-ekipamenduak.
  • Plangintzan ondare historikoa sartu, bai banakako piezak, baita hiri paisaia osatzen duten eremuak ere.
  • Mugikortasun jasangarria sustatu, oinezkoetan, bizikletetan eta motorrik gabeko garraioetan oinarritutako mugikortasuna.

Hortaz, Aurrerakinaren dokumentuak ildo horiek garatzen dituzten hainbat jarraibide jasotzen ditu eta proposatzen du 43 fitxa sartzea eta beste 25 proposamen baztertzea. Horiek guztiak parte hartze prozesuan aztergai izango dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ondarroako portua dragatzeko lizitazio eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 11ra arte dago zabalik

Ondarroako portua dragatzeko lizitazio-eskaintzak ekainaren 11ra arte daude zabalik. Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta…

3 horas hace

Euskadik kanpaina bati ekin dio Osakidetzara BAME talentua erakartzeko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak kanpaina bat jarri dute abian prestakuntzan dauden egoiliarrak erakartzeko,…

3 horas hace

Euskadin 450 gune baino gehiago gehitu zaizkio LGBTI+ Points Sareari, berdintasunaren aldeko eta erasoak saihesteko konpromisoari ikusgarritasuna emateko

Bilbao 16-05-2025 Presentación de la RED LGTBI points sarea de Ortzadar /// Ortzadarrek bultzatutako LGTBI…

3 horas hace

Donostia nazioarteko kongresuetarako hiri giltzarri

Hiriak 188 ekitaldi estrategiko eta 259 000 parte-hartzaile baino gehiagorekin itxi zuen 2024a eta 2025a…

3 horas hace

Barakaldok Adimen Artifikaleko ikastaroa eskainiko die berriro adinekoei Deustuko Unibertsitatearen eskutik

Joan den astean amaitu zen 30 bat lagunek CISen egindako lehen ikastaroa. Esperientzia oso positiboa…

3 horas hace

Donostiako Udalak herritarren aniztasuna ospatuko du Kulturen Arteko Astean

Hainbat jarduera egingo dira hirian maiatzaren 19tik 24ra Maiatzaren 21ean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren…

3 horas hace