Denboraldiaren amaieran, txakurrak hiriko hondartzetara sar daitezke, maiatzaren 31ra arte.
Donostiako hondartza-denboraldia amaitu da. Denboraldiaren lau hilabeteetan okupazio ertain-altua izan da; hala ere, udako hainbat unetan, eguraldi txarraren ondorioz, donostiarrak eta bisitariak ez dira hondartzara joatera animatu. Eguzkia eta tenperatura atsegina egin duen egunetan eta bero egunetan, hondartzetako okupazio-maila oso altua izan da, eta beraz, denboraldia amaituta, egiten dugun balantzea ona da.
Hondartzen ardura duen zinegotzi Carlos Garcíak nabarmendu duenez, «hondartzetan ez da ia gertaera aipagarririk izan, karabela portuges gutxiago iritsi dira gure hondartzetara, baina hala ere zenbait ziztada egon dira. Hondar-mugimendu batzuk erregistratu dira, eta horiek baldintzatu egin dute denboraldiaren garapena, batez ere Ondarretako hondartzako Tenisetik gertuen dagoen eremuan, non ontzi zahar baten zuaker zati bat ere aurkitu den«.
2025. denboraldiari begira, beharrezkoa izango da berriro ere lehiaketa publikoaren deialdia egitea, indarrean dagoen epea amaitu baita.
Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…
25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…
25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…
Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…
El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…
El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…