Categorías: albisteak-berriak

Gogora eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren arteko lan-bilera

Justizia eta Giza Eskubideetako sailburu María Jesús San José Terrorismoaren Biktimen Memorialean izan da gaur goizean, Gasteizen. Bisita Gogora Institutuko taldeak eta Memorialekoak gaur goizean egin duten bilera teknikoaren testuinguruan egin da.

Bileraren helburua bi memoria-erakundeen arteko etorkizuneko lankidetza-bideak aztertzea izan da eta, ildo horretan, María Jesús San José sailburuak azaldu duenez, «erakunde bakoitzak bere ikuspegitik hartzen duen espazioaren barruan, uste dut asko direla partekatzen dituzten guneak». Hala nola, «dokumentu-funtsak ezagutzetik hasi eta etengabeko harremanetarako formulak bilatzeraino, oraintsuko memoriari dagokionez ikerketa-ildo bateratuak irekitzeko aukeraraino», gaineratu du.

Sailburuak joan den astean Legebiltzarrean egindako agerraldian aurreratu zuenez, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak legegintzaldi honetarako duen erronketako bat da «Gogora Institutuari dagokion lekua hartzea». «Bisita honek ez du aparteko ezer, lan egiteko modu berri baten parte da: Gogora gizarteari irekitzea eta zubiak eraikitzea sinergiak sortzeko eta erredundantzia azalezinak saihesteko».

Bestalde, Marisol Garmendiak, Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, esan du lankidetza-etapa berri bat irekitzen dela Gogora Institutuaren eta Terrorismoaren Biktimen Memorialaren artean, ezinbestekoa dena.

Lankidetza guztiz beharrezkotzat jotzen dugu, eta Espainiako Gobernutik oso pozik gaude lan horretan lagundu ahal dugulako, ahalegina partekatzeko eta bide beretik ibiltzeko.

Helburua memoria kritikoa eta ahalik eta partekatuena berreskuratzea da, baina ez ahaztuz, baizik eta baloratuz: egindako ahalegin guztiak baloratuz, bizitako sufrimendu guztia baloratuz, eta adiskidetzean eta normalizazio demokratikoan jarritako itxaropena baloratuz.

Memoriaren Zentroak tresna bat izan behar du: memoria kritiko eta demokratiko horren zerbitzura dagoen tresna. Baita biktimen erreparazioa emankorra izatea ahalbideratzeko tresna ere. Gogorak eta Memoriaren Zentroak egin beharreko lan pedagogikoak batera egin beharreko bidean batu egiten gaitu.

Orain arte egon ez den erabateko lankidetza etapa hasi genezake. Proiektu eta ekimenak partekatu ditzakegu, eta horretan ahaleginduko gara. Gure egitekoa, zerbitzari publikoak garen heinean, ulermena eta lankidetza erraztea da.”

Gogora Institutuaren eta Memorialaren arteko lan-bileran bi erakundeetako zuzendariek, Alberto Alonsok eta Florencio Dominguezek, eta teknikariek hartu dute parte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Lemoako Kultur Etxean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 29 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Lemoan, bertako Kultur…

6 horas hace

Donostian atxilotu dute etxebizitza batean lapurreta egin nahian ari zenean

Ertzainek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, gauean, Donostian, indarra erabiliz lapurreta egitea…

12 horas hace

Imanol Pradales y Eider Mendoza ofician la inauguración de Mubil Center, centro referente en movilidad sostenible

En estos momentos el lehendakari, Imanol Pradales, y la diputada general de Gipuzkoa, Eider Mendoza,…

12 horas hace

‘Hondarribia itsas herria’ ondare jardunaldiak eta ‘Itsasoratu’ maiatzaren 15etik 18ra

Datorren astean, maiatzaren 15etik 18ra itsasoa protagonista izango da gure herrian. Itsas ondareari buruzko “Hondarribia…

15 horas hace

‘Pauso Berriak’ programa Marta Oronoz eta Peru Txintxurretarekin Hondarribian

Marta Oronoz Biurrarenak eta Peru Txintxurreta Ostolazak Pauso Berriak diploma eman diote Hondarribiko Udalari adimen-desgaitasuna…

15 horas hace

Bizkaia lankidetza deszentralizatuaren erreferente bihurtu da Lankidetzaren Legeak bi urte beteta

Bigarren urteurrena dugu Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Legea onartu zenetik —arau horrek adostasun…

15 horas hace