Categorías: albisteak-berriak

9.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Ikertzaileen Europako Gauean, Bilbon eta Portugaleten

Bilboko Areatzako kaiak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko eraikinak (Nautika – Itsagunea) Zientzia izan zuten protagonista joan den ostiralean, irailak 27, Ikertzaileen Europako Gauean. Ekitaldi zientifiko hau Europar Batasuneko 370 hiritan baino gehiagotan egiten da aldi berean.

Bilbon, UPV/EHUk bosgarren urtez egin zuen bat Europako ekitaldiarekin. Herritarren parte-hartzea handia izan zen. 7.150 pertsona hurbildu ziren Areatzako pasealekuan jarritako 31 txoko zientifikoetara, ia iazkoaren bikoitza. Bertan, EHUko 170 adituk euren ikerketen emaitzak partekatu zituzten bertaratu zirenekin. Gizartearentzat garrantzitsuak diren arazoei irtenbideak bilatzeari lotutako proiektuak aurkeztu ziren, hala nola, minbiziari, klima-aldaketara egokitzeari –eraldaketa soziala, ura eta ozeanoak barne–, hiri adimentsu eta klimatikoki neutroei, edo lurzoruaren eta elikagaien osasunari lotutakoak.

Gainera, gazteek UPV/EHUko emakumezko ikertzaile batzuen ekarpenak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten, genero oztoporik gabeko bokazio zientifikoa sustatzeko helburuarekin.

Inaugurazio ofizialean, Nerea Jauregizar Ikerketaren Gizarte Hedapeneko zuzendariak eta Guillermo Quindós Garapen Zientifiko-Sozialeko eta Transferentziako errektoreordeak UPV/EHUko ikertzaileek gizartearen beharrei erantzuteko duten konpromiso sendoa azpimarratu zuten. Era berean, eskertu egin zuten ikertzaileek egindako ahalegina zientzia herritarrengana hurbiltzeko eta bokazio zientifikoa sustatzeko.

Portugaletekoa, aldiz, Europako Gauaren lehen edizioa izan zen. Familiei zuzendutako ekimen zientifiko honek Euskadin itsas energia berriztagarriek eta itsas zientziek klima-aldaketaren aurkako borrokan duten potentziala erakustea izan zuen ardatz, modu ludiko eta entretenigarrian. 2.000 pertsona baino gehiago bildu ziren OREgauan, Bilboko Ingeniaritza Eskolak Portugaleten duen eraikinean (Nautika – Itsagunea). Tecnaliak gidatutako ekimen honek, UPV/EHUrekin, Euskampus Fundazioarekin eta  BCAM-Basque Center for Applied Mathematics-ekin lankidetzan egindakoa,  sektoreko 20 enpresa baino gehiagoren  babesa izan  du. Besteak beste, erakusketak, jolas didaktikoak, aerosorgailuen maketen eraikuntza, itsaspeko roboten lehiaketa, droneen hegaldiak eta adin guzteitarako laborategiko esperimentuak egon ziren.

Bilbon eta Portugaleten antolatutako Ikertzaileen Europako Gaua G9 unibertsitate taldearen G9-SCIENCE4ALL eta Tecnalia, UPV/EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAMen ORE4citizens  proiektuen barruan sartzen da. Europako Batzordeak bi ekimen horiek finantzatzen ditu Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen eta Horizonte Europa programaren barruan.

Informazio gehiagorako:

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik

25_0324 Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik Emakume bat…

7 horas hace

Detenido un empresario en Idiazabal por explotar a trabajadores extranjeros en la instalación de fibra óptica

La Ertzaintza ha detenido a un empresario de 38 años como presunto autor de un…

7 horas hace

Roba un bolso en una discoteca de Donostia y utiliza las tarjetas para pagar unas consumiciones

El pasado viernes, de madrugada, un hombre e 23 años de edad fue detenido en…

7 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao rechaza cualquier tipo de discriminación contra las personas LGTBIQ+

El Consistorio pone en marcha una campaña de sensibilización con motivo del Día Internacional contra…

7 horas hace

La empresa Surco Interiors de Urrestilla cerrará tras sufrir cuatro robos de cobre en un mes

Entre marzo y abril la empresa Surco Interiors, ubicada en el barrio azpeitiarra de Urrestilla,…

7 horas hace

192 negocios transmitidos y 336 en el escaparate consolidan el éxito del programa foral NegoziOn

El programa de transmisión empresarial NegoziOn, impulsado por la Diputación Foral de Bizkaia y gestionado…

7 horas hace