Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 7,3 milioi euro bideratuko ditu Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuko ardoak destilatzeko laguntzetara

  • 136 espediente aurkeztu dira 10.561.756 litro ardo alkohol bihurtzeko
  • Ardo beltzaren litroko 0,864 euro, Europar Batasunak markatutako ordainketa

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ardoaren sektorerako aparteko laguntzen 2024ko deialdia onartu du Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren babesean dauden ardoak destilatzeko. Guztira 136 espediente dira, eta laguntzetan 7.351.088,93 euro emango zaizkie. Eskatutakoak 10.561.756 litro dira eta emandakoak 8.508.830,24.

 Ordaindutakoa, Europar Batasunak markatutako jarraibidearen arabera, ardo gorriarentzat litroko 0,86 eurokoa da, eta 5 eskaera-espediente bakarrik aurkeztu dira, eta ardo beltzarentzat 0,864 eurokoa.  Destilatzeko kopuru handiena aurkeztu duenak 924.374 litrotarako aurkeztu du eta gutxien aurkeztu duenak 1.500 litrotarako.

2024ko ekainaren 27an argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ardoaren sektorerako aparteko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua ikurra duten ardoak destilatzeko. Egungo krisiak eta ardo gutxiago saltzeko aurreikuspenak eragin dute neurri hori.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke EAEko Elikagaigintzako Industrien Erregistroan aktibo dagoen establezimenduren bat duten ardogintza-enpresak, betiere establezimendu aktibo horretan Errioxa JDKren babesean dagoen ardoa ekoizten badute eta horren zati bat Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak kontrolatu eta gainbegiratuta destilatu bada. Enpresek ez zuten egon behar krisiak jotako enpresatzat hartuta.

Orain, pertsona eta entitate onuradunek emandako laguntza onartu behar dute organo horren aurrean 15 eguneko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Epea amaitzen denean, pertsona onuradunak ez badio berariaz uko egin, onartu egin dela ulertuko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Seguridad condena el boicot a dos ertzainas en la EHU: «Evidencia la intolerancia hacia la Ertzaintza de algunas personas»

El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco ha expresado su “enérgica condena” ante los incidentes…

3 horas hace

El Gobierno Vasco suspende temporalmente las ferias de ganado como medida preventiva frente a la dermatosis nodular

Ayer por la tarde el Gobierno Vasco acordó «la suspensión temporal de todas las ferias, certámenes y…

3 horas hace

Bilbao organiza un paseo interpretativo y una recogida de plásticos y basura por la Ría dentro de Asteklima

El Ayuntamiento de Bilbao a través del área de Movilidad y Sostenibilidad organiza este fin de…

3 horas hace

Eider Mendoza valora positivamente que Madrid rectifique y vaya a realizar las catas del TAV bordeando Aralar

La diputada general remarca la importancia de que los trabajos se efectúen en coherencia con…

3 horas hace

La carrera Salto15K provocará cortes de tráfico en Donostia este domingo

El domingo, 26 de octubre, Donostia acogerá una nueva edición de la carrera 15K, una…

3 horas hace

Sidenor, investigada por contrabando y complicidad en la venta de acero a una empresa de armamento israelí

El juez de la Audiencia Nacional, Francisco de Jorge, ha abierto una investigación contra el…

3 horas hace