Categorías: albisteak-berriak

Alaine Agirre Garmendiak irabazi du Lizardi Saria

Alaine Agirre Garmendia bermeotarrak irabazi du Lizardi Sariaren 43. edizioa “Euri eta ateri” lanarekin. Honela, idazle bizkaitarrak bigarrenez lortu du literatura sari honetan gailentzea, 33. edizioa irabazi ondoren “Hau ez da zoo bat” lanarekin.

Agirrek 2013an argitaratu zuen bere lehen lana haur eta gazte literaturan eta, ordutik, hainbat sari jaso ditu, hala nola, Lizardi Saria 2015an (Hau ez da zoo bat), Zilarrezko Euskadi Saria 2015ean (X hil da), Lazarillo Saria 2016an (Martin) eta Joseba Jaka Saria 2017an.

Yolanda Arrieta eta Nerea Loiola idazleak eta Amaia Serrano EHUko irakasleak osaturiko epaimahaiak honela azaldu du harturiko epaia: “Euri eta ateri narrazioak lehen esalditik harrapatzen du irakurlea. Egoerak gain eginda dagoen pertsonaia baten ezinegona agertzen du, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe.

Hizkuntza maila paregabea erakusten du testuak, literatura darie bertako onomatopeia, hitz joko zein egoera surrealistei. Erritmo bizia du kontakizunak, eta narratzaileak aise darama irakurlea bizipen batetik bestera, saltoka eta itzulipurdika, etenik gabeko jolasean. Idazleak darabilen estiloak arindu egiten du pertsonaiak bizi duen zama, eta arnasa horrek testua hasieratik amaieraraino irribarrez irakurtzera bultzatzen du.

Haurrentzako kontakizuna izanagatik, hainbat geruza erakusten ditu, eta horregatik esan dezakegu Euri eta ateri lanak agerian jartzen dituela Haur Literaturari dagozkion duintasuna eta maila gorena”.

Irabazleak 5.500 euro jasoko ditu eta idazleak liburua ilustratzeko aukeratutako ilustratzailearen lana 1.000 eurorekin lagunduko du Zarauzko Udalak. Irabazlearen lana 2025eko apirilaren 2an aurkeztuko da Zarautzen, sari ematearen ekitaldian.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik

25_0324 Emakume bat ikertu du Ertzaintzak Lanbideri 46.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik Emakume bat…

3 horas hace

Detenido un empresario en Idiazabal por explotar a trabajadores extranjeros en la instalación de fibra óptica

La Ertzaintza ha detenido a un empresario de 38 años como presunto autor de un…

3 horas hace

Roba un bolso en una discoteca de Donostia y utiliza las tarjetas para pagar unas consumiciones

El pasado viernes, de madrugada, un hombre e 23 años de edad fue detenido en…

3 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao rechaza cualquier tipo de discriminación contra las personas LGTBIQ+

El Consistorio pone en marcha una campaña de sensibilización con motivo del Día Internacional contra…

3 horas hace

La empresa Surco Interiors de Urrestilla cerrará tras sufrir cuatro robos de cobre en un mes

Entre marzo y abril la empresa Surco Interiors, ubicada en el barrio azpeitiarra de Urrestilla,…

3 horas hace

192 negocios transmitidos y 336 en el escaparate consolidan el éxito del programa foral NegoziOn

El programa de transmisión empresarial NegoziOn, impulsado por la Diputación Foral de Bizkaia y gestionado…

3 horas hace