Categorías: albisteak-berriak

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak amaitu ditu Pasaiako lurpeko trenbide-geltokiaren hondeaketa-lanak

400 metro falta dira Galtzaraborda eta Pasaia lotzeko, eta, aldi berean, terminalaren hainbat egitura egiteko lanak hasi dira.

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak, amaitu ditu plazaren azpian, herriaren erdian, egongo den Pasaiako lurpeko geltokia izango denaren hondeaketa-lanak. Gune horren zatirik handiena joan den ekainean ireki zen herritarren erabilerarako.

Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburua haitzuloan izan da gaur goizean, Miguel Ángel Páez Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin, Antonio López ETSko zuzendari nagusiarekin eta Teo Alberro Pasaiako alkatearekin batera. Bertan, hondeaketa-lanak osatu ahal izateko “kaxoi” gisa jardun duten pantaila-hormak eta goiko lauza jartzeko lanak nola amaitu dituzten ikusi ahal izan dute.

Gaur egun, geltokiaren hainbat egitura egiten hasi dira, hala nola pixkanaka terminala egituratuko duten kontragangaren hormigoi porotsua eta sarbide-arrapalaren egitura. Amaitu den beste lan garrantzitsu bat, izan duen zailtasuna dela-eta, Molinaoko errekastoaren desbideraketa eta berrezarpena izan da.

Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian dago. Joan den udan herritarrek erabiltzeko libre geratu zen haren azalerak oinarrizko urbanizazioa du, drainadura eta behin-behineko argiztapena duen hormigoi zimurtuzko geruza, hain zuzen. Behin betiko hiri-altzariak lanen amaieran instalatuko dira. Geltokirako sarbidea Eskalantegi kalean egongo da, eta igogailua plazan bertan, elizaren ondoan. Larrialdiko irteera Hamarretxea kalearen inguruan egongo da. Alboko nasak ditu, baina eskailerak atari bakarrera iristen dira, eta bertatik sartzen da kalera. Bi nasak ere igogailu baten bidez egongo dira konektatuta atariarekin.

Sasuategitik (Altza-Pasaia zatia) doan tunelari dagokionez, erabat zulatuta dago aurrera egiteari eta destrozari dagokienez, eta erasoko galeriaren eta Altzako lotunearen arteko estaldura amaituta dago. Gaur egun, lantaldeak estaldura-orga Pasaia galeriarantz mugitzen ari dira, eremu horretan estaldurarekin jarraitzeko. Halaber, laster hasiko dira kanalizazioekin.

Tunelaren beste aldean, Galtzarabordatik, 360 metro zulatu dira, eta 400 metro falta dira Pasaiako geltokira iristeko. Hondeaketa-lanei ekiteko, kalitate akustikoa babesteko hainbat neurri ezarri dira Galtzarabordako ahokaduran. Puntu horretan, etorkizunean egungo linearekin egingo den trenbide-konexioa diseinatzeko ere ari dira lanean. Halaber, laster hasiko dira Geraleku kalean pantaila-hormak jartzeko lanak.

Altza eta Galtzaraborda arteko bi kilometroko tartea eraikita, osatuta geratuko da 2016ko irailean Topoa Herreratik Altzaraino eraman zuen trenbide bikoitzeko saihesbidea. “Horrela, tren batzuk ‘errebotatu’ egiten duten Altzako zaku-hondoarekin amaituko da, eta igarobide bihurtuko da. Martxan jartzearekin batera, Topoak 7,5 minutuz behingo maiztasunak eskaini ahal izango dizkie Pasaiako eta Galtzarabordako erabiltzaileei”, azaldu du García Chueca sailburuak.

Sailburuak gehitu duenez “Obra hau  Gipuzkoarentzat lortu nahi dugun mugikortasun jasangarriaren adibidea da. Edukiera handiko garraio publikoa izan nahi dugu, modernoa, segurua eta eraginkorra, herritarrak autoa ez hartzera eta trenera igotzera animatzeko, gas kutsakorren isurketa murrizten benetan laguntzeko”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostian atxilotu dute etxebizitza batean lapurreta egin nahian ari zenean

Ertzainek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, gauean, Donostian, indarra erabiliz lapurreta egitea…

5 horas hace

Imanol Pradales y Eider Mendoza ofician la inauguración de Mubil Center, centro referente en movilidad sostenible

En estos momentos el lehendakari, Imanol Pradales, y la diputada general de Gipuzkoa, Eider Mendoza,…

5 horas hace

‘Hondarribia itsas herria’ ondare jardunaldiak eta ‘Itsasoratu’ maiatzaren 15etik 18ra

Datorren astean, maiatzaren 15etik 18ra itsasoa protagonista izango da gure herrian. Itsas ondareari buruzko “Hondarribia…

8 horas hace

‘Pauso Berriak’ programa Marta Oronoz eta Peru Txintxurretarekin Hondarribian

Marta Oronoz Biurrarenak eta Peru Txintxurreta Ostolazak Pauso Berriak diploma eman diote Hondarribiko Udalari adimen-desgaitasuna…

8 horas hace

Bizkaia lankidetza deszentralizatuaren erreferente bihurtu da Lankidetzaren Legeak bi urte beteta

Bigarren urteurrena dugu Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzaren Legea onartu zenetik —arau horrek adostasun…

8 horas hace

Gazteria «egungo subjektu politiko eta soziala» dela defendatu du Alfaro lehendakariordeak Bruselan

Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gaur goizean…

8 horas hace