24_0575 Irun, etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu dute
Servicio de prensa
2024-10-18
Ertzainek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizeko lehenengo orduan, Irunen, etxebizitza batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren. Atxilotua perimetroko hesiaren gainetik jauzi eginda eta, ondoren, etxeko atea behartuta sartu ahal izan zen etxera.
Atzo goizeko zortziak baino lehentxeago, Irungo Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat bertako etxebizitza batera joan zen, bertako intrusio-alarma aktibatu zela jakin ondoren. Iritsi zirenean, patruilako kideek bi motxila zeramatzan gizon bat ikusi zuten etxea inguratzen zuen hesiaren ondoan, alde egitera joango balitz bezala.
Susmagarria identifikatu egin zuten, eta egiaztatu ahal izan zuten hesiaren gainetik jauzi egin eta sarrerako atea behartuta sartu zela barrura. Agenteek ikusi zuten ateak kalteak zituela. Aldi berean, egiaztatu zuten etxean instalatuta zegoen alarma manipulatuta eta etxeko hainbat gela hankaz gora zeudela, eta berehala atxilotu zuten, beraz, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten gero, zegozkion eginbideak betetzeko, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.
Ertzainek, Ermuako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 53 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo, asteazkena, herrian…
25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Santurtziko saltoki batean…
Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…
Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean…
El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…
Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…