Categorías: albisteak-berriak

Aiako Alkateak mezu xenofoboei buruz: “Euskaldun eta abertzale garen heinean, honelako mezuak are eta borrokatu behar ditugu”

Orain dela aste batzuk agertu ziren mezu xenofoboak zituzten pintada hauek Aiako herritik  Asteasuko herrira bitartean dagoen errepidean zehar. Udan bertan, Gipuzkoako beste herri  batzuetan, festa giroan, ikusi dira antzeko pintada eta orain dela bi aste egin zuten Gobernu Batzordean gaia aztertzen hasi ziren Aiako Udala osatzen duten alderdi politiko ezberdinak.  

Jon Ander Azpiroz, Aiako Alkatearen hitzetan “arduratuta gaude, gure udalerriko errepide  batean, etorkinen aurka agertu diren pintaketa nazkagarri eta mespretxagarri hauekin” izan  ere, alkateak adierazi duenez “anonimotasunetik eta koldarkeriaz eginiko zikinkeria hauek, ez  baitute inondik inora Aiako biztanleriaren sentimendurik adierazten!”.  

Azpirozek dionez, “eraso hauek, euskaraz eginak egoteak eta ikur abertzaleen (lauburua)  ondoan agertzeak, kezka eragiten digu. Euskaldunengan mezuak barneratzea baitu helburu eta  mundu abertzalean, gisa honetako jarrerak sortzeari bide ematea”.  

Adierazi dutenez, mozio bateratu bat prestatzen ari dira udalean gertaera hau salatzeko eta ez  dute beste ekintzaren bat egiterik baztertzen.  

Bere historia ahazten duen herria, errepikatzera kondenatua dagoenaren esaera ez da  oraingoa, eta horri helduz, Aiarrak gaineratu du: “Ez da, herri honen edo aberri honen historian  hainbeste atzera joan behar, jakiteko berau ere egun batean, bere herria utzi eta etorkin izan  zela, beste herrialde batzuetan, hemen errepresioa pairatzen zutelako. Errepresio horren,  arrazoi nagusia bere herriarekiko maitasuna izanik, euskara erabiltzen zutelako edota  abertzaleak zirelako. Euskaldunok, bere historiarengatik, herri bezala irekiak eta abegikorrak  izan behar dugu, lau haizetara”.  

“Honelako jarrera dituenak aurrean edukiko gaitu! Ez dugu honelako mezurik onartuko, ez  hizkuntza honetan, ez herri honen izenean ezta abertzaleon izenean ere!” bukatu du. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Getxon atxilotu dute kokaina-trafikoagatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…

10 horas hace

Ertzaintzak Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasuez ohartarazi du

Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…

13 horas hace

Nafarroako Museoak Maite Leyun eskultorearen erakusketa bat inauguratu du, non formek sintaxi bat osatzen duten

IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…

16 horas hace

Nafarroak 208 milioi bideratu zituen mendekotasunera 2024an, eta Estatuaren buruan dago mendeko pertsona bakoitzeko inbertsioan, 11.921 eurorekin

Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…

16 horas hace

Nafarroako Gobernuak 635.000 euro inbertitu ditu laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzetarako

Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…

16 horas hace

Gobernuak 14,5 milioiko diru-laguntza baimendu dio Iruñerriko Mankomunitateari, eskualdeko hiri-garraioa finantzatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…

16 horas hace