Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Bretxa, Lorategi Hiria, hondartzetako kabinak, irisgarritasuna eta zoladurak Larratxon

Bretxa

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Baika Mercados SLri 2.438.094 € erreklamatzea, Bretxako merkatua ustiatzeko eta kudeatzeko emakidaren ez-betetze errudunagatik Udalari eragindako kalte-galerengatik, eta 15 eguneko entzunaldi-epea ematea enpresari, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, «kalte-galerak erreklamatzeko prozedura izapidetu ondoren, horien zenbatekoa finkatuta geratuko da, eta emakidaren iraungipenagatiko kalte-ordain gisa enpresari ordaindu beharreko zenbatekotik deskontatuko da».

Udalari eragindako kalte-galeren zenbatekoa zehazteko, Hirigintza Zuzendaritzak Arkoak eraikinean egiteko dauden obrei buruz egindako balorazio-txostena hartu da kontuan. Aurreko emakidadunak emakida Baika Mercados, SLri laga zionean, Arkoak eraikina amaituta eta funtzionamendu-egoera ezin hobean zegoen, baina enpresak bere borondatez hasitako obrak direla eta, instalazioak amaitu gabe itzuli zaizkio Udalari, eta, beraz, eraikinaren zati batzuk ez daude martxan. Hori dela eta, Udalak lanak amaitzeko behar diren obrak kontratatu beharko ditu.

Era berean, Baika Mercados, SLri beste zenbateko batzuk erreklamatu behar zaizkio kalte-galerengatik, Ondare Zerbitzuaren txostenean jasotzen den bezala. Txosten horretan adierazten da baserritarren postuen karpa alokatzeagatik faktura bat dagoela.

Horrek guztiak 2.438.094 €-ko zenbatekoa zehazten du. Zenbateko horren barruan sartzen dira Udalak jasan behar ez zituen inbertsioak eta gastuak, kontratistari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik emakida iraungitzearen ondorioz sortutakoak.

Zehazten diren kalte-galeren zenbatekoa, hala badagokio, emakidaren iraungipenagatiko kalte-ordain gisa ordaindu beharreko zenbatekotik deskontatuko da. Gainera, Ondare Zerbitzuaren txostenean enpresak Udalarekin dituen zor batzuen berri ematen da, eta, hala badagokio, horiek ere kalte-ordainetik deskontatu beharko dira.

Lorategi Hiria

Tokiko Gobernu Batzarrak Britac Proyectos SLri Loiolako Lorategi Hiria eremuko a.30.1 lurzatian 10 etxebizitza eta lokalak eraikitzeko lizentzia ematea onartu du.

Era berean, udal-titulartasuneko eta eraikuntza irekiko bizitegi-tipologiako eremu bereko a.30.6 lurzatia lehiaketa publiko bidez besterentzeko baldintza-agiria onartu da. 2.000 m²-ko lurzatia da, eta sestra gaineko eraikigarritasuna 2.482 m² (t) -koa da, sustapen libreko bizitegi-erabileretarako, eta 3.592 m² (t) -koa, erabilera tertziariorako (portaleak eta beste elementu komun batzuk barne). Lursailaren gutxieneko prezioa edo lizitazio-mota 4.036.186 eurokoa da (BEZik gabe).

Hondartzetako kabinak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Kontxako hondartzako kabina kolektiboetan 670 armairu indibidualen hornidura eta instalazioa eta Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzetako kabinen egungo sarraila elektronikoen konfigurazioa kontratatzeko espedientea. Lizitazioaren aurrekontua 199.767 €-koa da eta gauzatzeko epea 8 astekoa.

Kontratuaren xedearen barruan sartzen da ordezkatu beharreko armairuak kentzea, eta elementu berri guztiak instalatzea, bai armairuetan dauden sarrailak, bai armairuak paretan jartzea, eta, gainera, sistema prest jartzea, softwarea konfiguratzea eta instalatzea, bai eta Udaleko teknikariak prestatzea ere.

Irisgarritasuna eta zoladurak Larratxon

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Excavaciones y Transportes Orsa, SL enpresari esleitzea irisgarritasuna hobetzeko eta zoladurak berritzeko obrak egiteko kontratuaren bi loteak.

Kontratuaren xedea da Larratxo pasealekuko 80. zenbakiko irisgarritasuna hobetzeko proiektua eta Larratxo pasealekuko 26. zenbakiko atzealdeko zoladurak berritzeko proiektua gauzatzea.

Kontratua lote hauetan banatzen da (2 hilabeteko gauzatze-epea lote bakoitzeko):

  • 1. lotea – Irisgarritasuna hobetzea Larratxo pasealekuko 80. zenbakian (142.562 euro): Espaloietako zoladurak eta aparkatzeko eremuak berritzea eta arkitektura-oztopoak kentzea.
  • 2. lotea – Larratxo pasealekuko 26. zenbakiko atzealdeko zoladurak berritzea (83.050 euro): Dauden hesiak kentzea da lanen helburua, oinezkoentzako ibilbide irisgarri bat egon dadin pasealeku horretako 80. zenbakidun etxebizitza-blokearen eta Larratxo pasealekuaren artean.

2024/10/22-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Kultura Departamentuak 470.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen arte eszeniko eta musikaletako jarduerak diruz laguntzeko

Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…

8 horas hace

Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa 1.544 milioi eurotik gorakoa izan zen martxoan

?????????????? Martxoan metatutako Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa likidoa 1.544,8 milioi eurokoa izan zen. 2025eko martxoan 1.463,3…

8 horas hace

Nafarroan 1.157 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira 2026ko lehen hiruhilekoan, aldi horretako azken bost urteetako kopururik altuena

Nafarroan 1.157 etxebizitza berri eraikitzen hasi dira 2026ko lehen hiruhilekoan. Azken bost urteetan aldi horretan…

8 horas hace

Nafarroak 35 milioi inbertitu ditu doitasunezko teknologiako eta nekazaritzako 168 proiektutan, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko

Foru Komunitateak 35 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 168 eragilek – pertsona fisiko eta…

8 horas hace

Erorikoak prebenitzeko tailerra egin da Galdamesen, 65 urtetik gorakoei zuzenduta

Horiek horrela, apirilaren 21ean eta 28an, erorikoak prebenitzeko tailerra egin zen Galdamesen; Zallako Lehen Mailako…

14 horas hace

Barakaldo Antzokiak bere instalazioen azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du, 1,4 milioiko inbertsioarekin

Barakaldo Antzokiak azken urteetako berrikuntzarik handiena hasi du bere instalazioetan. Lanen helburua areto nagusiaren erosotasuna…

14 horas hace