“Lehiatu Sustapena” programak 700.000 euro bideratuko ditu horretara.
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko “Lehiatu Sustapena” programako laguntzen deialdiaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Guztira 700.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.
Laguntzen onuradunek nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izan behar dute, eta mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertainetan edo enpresa handietan egon behar dute sartuta. Kontseilu Arautzaileek ere eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek.
Laguntzak honako ehunekoen arabera banatuko dira: laguntzaren % 50 diruz lagundu daitezkeen ekintzak ETEek, Esportazio Partzuergoek edo Kontseilu Arautzaileek egiten dituztenean, kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak edo lehengaiaren % 70 Euskal Autonomia Erkidegokoa duten produktuak sustatzeko programa baten bidez.
Laguntzaren % 30 gainerako onuradun-mota guztientzat. Deialdi honetan, LEHIATU SUSTAPENA laguntza-lerroa elikagaien eta edarien industria osoari zuzenduta dago.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…