Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak guztira 3 milioi euroko laguntza emango die gaur “uzta berderako”, Arabako Errioxako 319 mahastizaini

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gaur, asteartea, ordainduko dizkie 3.056,619,09 euroko laguntzak Arabako Errioxako 319 mahastizaini, “uzta berderako” edo lursail jakin batzuetako mahastietako mahats-luku guztiak oraindik heldu gabe daudenean kentzeko, mahasti jakin horren errendimendua zero izan dadin eta laguntzaren xede den mahastian bildu gabeko mahatsik gera ez dadin.

Lursail batzuetan uzta berdea bildu duten mahastizainek ez dute euren mahatsa merkaturatzen ardoa egiteko upategiei saltzeko edo beraiek egiteko.

Kanpaina honetan, Eusko Jaurlaritzak 859,5206 hektareatarako eskaerak onartu ditu guztira, eta gaur egindako batez besteko ordainketa 0,61 €/Kg-koa da. Mahats beltzerako gehieneko laguntza 0,64 €/Kg-koa da eta mahats zurirako gehieneko laguntza 0,55 €/Kg-koa. Guztira 5 milioi kilogramo dira, eta 3,2 milioi litro izango ziren, 5.850 Kg/ha-ko gehieneko errendimendurako.

Uzta berderako kanpaina honetako laguntza Eusko Jaurlaritzaren joan den martxoko aginduak, Arabako Errioxan dauden Errioxa JDK-ko mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak ematekoak, arautzen du.

Uzta berderako laguntza NBEFren kontura finantzatutako laguntza da, NPBn merkatuan esku hartzeko esparruan aurreikusitako ardoaren sektoreko esku-hartze sektorialaren (ISV) barruan. Estatu-mailan, ISV barruan neurria aktibatzeko modua eta laguntzak emateko prozedurak arautzen dituen erreferentziako araua 2022ko Errege Dekretua da, Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku Hartzea arautzen duena.

“Laguntza honen bidez, eta beste neurri batzuk ere ezarriz, eskaintzaren eta eskaeraren arteko oreka berrezarri nahi da merkatuko desoreka-egoera koiunturaletan, une hauetan jatorri-delitura eta produkzio-eremu batzuetan, esate baterako, azken urteotan Arabako Errioxako ardoaren kasuan, gertatzen ari den bezala, Errusiak Ukraina inbaditu izanak eragindako krisiaren ondorioz”, azaldu du Amaia Barredo sailburuak.

Noizean behingo neurria

Barredoren arabera, “noizean behingo neurria da, eta ISVren barruan une jakin batzuetan aktibatzen da eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, Bruselak estatu bakoitzari kanpaina bakoitzeko ISVrako esleitutako finantzazioaren barruan, autonomia-erkidego bakoitzari izendatutako funts orokorretatik elikatzen da”.

“Euskadin laguntza hori 2023an ere aktibatu zen, baina oso eskaera gutxi izan ziren onuradun izan zitezkeenen aldetik, besteak beste, Arabako Errioxan jarduera hori ez dagoelako errotuta. Zehazki, 79 onuradun bakarrik izan ziren, eta NBEFren konturako laguntza 683.604,1 eurokoa izan zen”, zehaztu du Barredo sailburuak.

Laguntza hau emateko prozeduraren epeak justuak izaten dira, deialdia EBtik egiten delako eta mahastizaintzaren sektore gehiena Euskadiko NPBko laguntza zuzenen kudeaketatik kanpora dagoelako. Urteko laguntzek Autonomia Erkidegoko 12000 ustiategietatik 7000ri eragiten diete.

Prozesua

Laguntza kudeatzeko prozesua hasten da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak uzta berdea onartzen duenean Estatuko ISVren barruan, eskaera egiten duten autonomia-erkidegoentzat: 2024ko otsailaren 20an (autonomia-erkidego bakoitzeko uzta berdearen finantzaketa, administrazio autonomo bakoitzeko beste ISV batzuetarako esleitutako funtsetatik kendu beharrekoa).

Agindua 2024ko otsailaren 9an argitaratu zen; eskaerak aurkezteko azken eguna 2024ko apirilaren 29a izan zen; eta akatsak zuzentzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 13a; uzta berderako onartutako lursailen behin-behineko zerrenda 2024ko ekainaren 7an argitaratu zen, eta berehala jakinarazi zitzaion Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari. Ministerioak 2024ko ekainaren 14ko datarekin onartu zituen uzta berderako lursailak; behin-behineko ebazpena eta lursailen jakinarazpena 2024ko ekainaren 27koa da; eta onuradun izan daitezkeenek laguntzei uko egiteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaitu zen.

Uko egiteen ondoren, onartutako onuradunak landa-kontrolen baitan geratu ziren Arabako Foru Aldundiak zegozkion egiaztapenak egin zitzan, eta uzta berdea egiteko azken eguna 2024ko uztailaren 15a izan zen. Onuradunak mahats-bilketaren data jakinarazteko eta ordainketa-eskaera egiteko epea –oinarrizko baldintza– 2024ko uztailaren 20an bete zen. Foru aldundiak 2024ko uztailaren 31ra arte egin zituen landa-ikuskapenak. Orain baliabideen kudeaketa amaitu da eta ordainketa-ebazpena onartu da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Getxon atxilotu dute kokaina-trafikoagatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…

7 horas hace

Ertzaintzak Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasuez ohartarazi du

Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…

10 horas hace

Nafarroako Museoak Maite Leyun eskultorearen erakusketa bat inauguratu du, non formek sintaxi bat osatzen duten

IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…

13 horas hace

Nafarroak 208 milioi bideratu zituen mendekotasunera 2024an, eta Estatuaren buruan dago mendeko pertsona bakoitzeko inbertsioan, 11.921 eurorekin

Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…

13 horas hace

Nafarroako Gobernuak 635.000 euro inbertitu ditu laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzetarako

Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…

13 horas hace

Gobernuak 14,5 milioiko diru-laguntza baimendu dio Iruñerriko Mankomunitateari, eskualdeko hiri-garraioa finantzatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…

13 horas hace