Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak: “Europako industriaren berpiztearen parte eta protagonista izan behar du Euskadik”

Imanol Pradalesek parte hartu du, gaur, Madrilen egiten ari den “Metafuturo 2024” gizartearen erronkei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko foroan

Imanol Pradales Lehendakariak Atresmediak antolatutako “Metafuturo 2024” eztabaida-foroan parte hartu du gaur, Madrilen. Foro horretan, gizarteko hainbat arlotako ordezkari eta aditu gogoeta egiten ari dira gizarteak aurrean dituen erronka eta desafioei buruz.

Bere hitzaldian, Pradalesek gogorarazi du Europako eragin-ardatza ekialderantz biratzen ari dela, eta egiaztatu du horrek garrantzia galtzea ekarri diola eskualde atlantikoari. “Arku Atlantikoa osatzen dugun nazioek eta eskualdeek jokoz kanpo geratzeko arriskua dugu, erabaki garrantzitsuenak hartzen diren mahaietatik kanpo”.

Bere hitzaldian, Lehendakariak proposamen zehatzak egin ditu ardatz atlantikoak Historian izan duen eragina berreskura dezan. “Europak aktore protagonista izaten jarraitu nahi badu, berrindustrializazioaren aldeko apustua egin behar du, Europako industria berpiztea errealitate bihurtzea da gakoa”, adierazi du.

Euskadiri dagokionez, Imanol Pradalesek esan duenez, gure herrialdeak “ezin du erabakitzeko ahalmenik ez duen Europako periferia baten parte izan. Ez dagokigu ez historiagatik, ez gaitasunengatik”. Lehendakariaren hitzetan, “Euskadin zerbait baldin badugu zera da: berezko DNA industriala eta gaitasun industrial handiak. Euskadik Europako berpizte industrial horren parte eta protagonista izan behar du”.

Garraio azpiegiturak, galdutako pisua irabazteko

Azken hamarkadetan galdutako pisua irabazteko proposamen zehatzak jarri ditu mahai gainean Imanol Pradalesek. “Aurrea hartu behar dugu, eta Abiadura Handiko trenbide-konexioa bezalako gai garrantzitsuak azkartzea lortu (2030 baino lehen Andaluziatik Donegaleraino lotuko duen etenik gabeko Atlantikoko korridorea)”.

Era berean, Lehendakariak honako hau eskatu du: “Garraio- eta energia-azpiegitura moderno eta interkonektatuen alde egitea, eta Atlantikoko eremuak Europari eskaintzen dion potentziala bultzatzea, besteak beste, arlo hauetan: energia berdea, elikagaien ekoizpena, industria jasangarria, ingurune naturala, talentua erakartzea eta atxikitzea, industria-espezializazioa, kultura-aniztasuna edo turismoa”.

Makroeskualde Atlantikoa

Bestalde, Lehendakariak beste proposamen bat ere ekarri du Madrilgo topagune honetara: “Lanerako eta topaketarako foro bat eratzea ezinbestekoa da, Arku Atlantikoa artikulatu, kohesionatu eta ikusarazteko. Foro horretan, gobernu-maila guztiek parte hartuko dute, maila anitzeko gobernantza-eredu batekin eta Europar Batasunaren, estatu kideen, erkidegoen eta Arku Atlantikoa osatzen dugun eskualdeen parte-hartzearekin. Foro hori Makroeskualde Atlantikoa da. Gure helburua Europako bosgarren makroeskualdea izatea da”, amaitu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

15 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

18 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

21 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

21 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

21 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

21 horas hace