24_0592 Bilbon atxilotu dituzte beste bi herritarri arma zuriekin eraso egin ondoren
Servicio de prensa
2024-10-28
Ertzainek 33 eta 36 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, borrokan ari zirenean beste bi herritar arma zuriekin zauritu ondoren. Erasotuek ebakiak zituzten aurpegian eta lepoan, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.
Bart gauerdian, poliziaren laguntza eskatu dute Zorrotzaurren, pertsona batzuk borrokan ari zirela eta arma zuriak zituztela esanez. Zaintza-lanetan ari zen Bilboko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta aurpegian eta lepoan zauriak zituzten bi gizon aurkitu ditu bertan.
Zaurituek adierazi dutenez, arma zuriak zeramatzaten beste bi pertsonak eraso egin diete borrokan ari zirenean, eta zauritu egin dituzte. Zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dituzte biak.
Ustezko erasotzaileak handik pixka batera aurkitu ahal izan dituzte, inguruan dagoen pabiloi abandonatu bateko azkeneko solairuan ezkutatu nahian ari zirenean. Identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, biak atxilotu dituzte homizidio-saiakera leporatuta.
Atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte beharrezko izapideak egitera, gero agintari judizialaren eskuetan jartzeko.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…