Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak diskoteketako edukiera zainduko du Halloween ospakizunetan

• Ertzaintzak prebentziozko ikuskapenak egingo ditu Euskadiko dantzaleku handi guztietan, haien funtzionamenduan edo dekorazioan izandako edozein aldaketa egiaztatzeko.
• Gainera, urriaren 31n, Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateak ospakizunen garapen egokia zainduko du (adingabeen presentzia, edukiera, ixteko ordutegiak…)

Eusko Jaurlaritzak sentsibilizazio-kanpaina berri bat abiarazi du herritarrak aisialdirako espazioetan edukiera-mugak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzeko, bereziki, Halloween, Gabonak eta Urtezahar gaua bezalako ospakizun handiak gerturatzen ari diren honetan. «Edukierarekin jolastea zure bizitzarekin jolastea da» lelopean, ekimen honek pertsona bakoitzak erantzukizunez jokatzea eskatzen du, segurtasun kolektiboa sustatzeko helburu nagusiarekin, eta horrelako espazio handietako jaietara joaten direnek modu arduratsuan eta arriskurik gabe egin dezaten.

Ildo horretan, Halloween Gaua ospatzeari begira, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateak Euskadiko 700 lagunetik gorako edukiera duten diskotekak, eta jai tematiko bat egingo dutenak, ikuskatzeko eta kontrolatzeko aparteko dispositibo bat garatuko du aste honetan

Operazio honen helburua urriaren 31ko gauerako aurreikusitako ospakizunetara joaten direnen segurtasuna zaintzea da. Ertzaintzako agenteek, batez ere, funtzionamenduan aldaketaren bat egin den edo araudia betetzen ez duen dekorazioren bat jarri den zainduko dute. Era berean, honako hauek ere egiaztatuko dituzte: ebakuazio-bideak egoera onean eta behar bezala seinaleztatuta daudela; suteen aurka babesteko bitartekoak egoera onean daudela, non dauden eta behar bezala seinaleztatuta dauden; orain arte saldutako sarrera-kopurua, ekitaldira joateko aurreikuspena eta sarrera eta edukiera kontrolatzeko izango dituzten bitartekoak.

Premisa berarekin, urriaren 31ko gauean zehar, Joko eta Ikuskizun Unitateak zaintza- eta kontrol-lanak egingo ditu Ertzain-etxe desberdinetako Herritarren Babeserako agenteekin batera, diskoteka eta dantzalekuen inguruan prebentzio-lanak egiteko. Instalazioak eta langileen funtzioak berrikusiko dira, lokalean adingabeen presentzia eta edukiera kontrolatuko dira, eta araudiaren arabera lokala ixteko ordutegia egiaztatuko da.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao apoya con más de 285.000 euros los programas de educación y natación escolar

Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…

11 horas hace

Cultura por amor al arte: BOS y Museos Forales de Bizkaia lanzan una colaboración con nuevas ventajas culturales

Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…

11 horas hace

Las vacunas hexavalentes caducadas se administraron en los centros de salud de Ondarreta e Iztieta

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…

11 horas hace

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…

14 horas hace

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, onartuta Donostian

Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…

14 horas hace

Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean

Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…

14 horas hace