Trazabilitate digitala gero eta garrantzitsuagoa da industria sektorean, baina bere funtzioa ez dago soilik enpresa handiei zuzenduta, David Sagües Safeloceko CEOak baieztatu duenez. “Trazabilitatea gero eta eskuragarriagoa da mota guztietako enpresentzat, eta uste dut epe ertainean erabat beharrezkoa izango dela”. Donostian kokatutako enpresa hau Ceit zentro teknologikoaren ‘spin off’ gisa sortu zen, eta duela urte batzuetatik hona objektuen eta pertsonen arakatze eta identifikaziorako trazabilitate-soluzioak garatzen ditu.
Konpainiak landu duen azken proiektuetako bat Arcelor Mittalekin batera garatu du, eta garabien segurtasuna izan du oinarri. Garabi baten ibilbide zehatza irudikatzea lortu du enpresak, trazaduran zehar antenak jarrita. “Segurtasun-eremu digital bat proiekta dezakegu, eta, hura zeharkatzen den bakoitzean, garabiko langileari abisua eman. Oso harro gaude, % 99,98ko doitasun-emaitzaklortu ditugulako”, adierazi du Sagüesek.
Azpiegituraren hedapen bakarrarekin kostuak murrizten da, eta horrela Safelocek produktibitatea hobetzea eta istripu-arriskua murriztea ahalbidetzen du oso ingurune metalikoan. Izan ere, teknologia mota horietarako metal guneak oso kritikoak dira. Proiektu honen aurkezpena SPRI Taldeak antolatutako Bind Demo Day 2024 ekitaldian egin zen.
Tuneletako segurtasunarekin lotura duen beste ekimen bat ere gauzatu berri du enpresak. x (ekialde-mendebalde ardatza), y (ipar-hego ardatza), z (altuera edo goratasuna) koordenatuak marraz ditzakeen teknologia baten bidez, zehaztasun handiagoa lortzen da erorketa bat tratatzeko orduan, adibidez. Langileak bere posizioa denbora errealean zehazten duen antena bat dakar, eta edozein istripuren berri berehala ematen du.
“Gure industria digitalizatzen eta automatizatzen jarraitzen dugu, edo ezin izango dugu lehiatu”, adierazi du CEOak. Safelocek zazpi langile ditu, eta beste bi gehitu nahi ditu. Etorkizunari begira, helburua hazten jarraitzea da, eta gero eta zehatzagoak izatea soluzioetan, David Sagüesek dioen bezala: “Industriarako eta logistikarako funtsezko partner bat izan nahi dugu, aurrerapen teknologiko kualitatibo bat emanez, gure sistemen zehaztasuna gero eta gehiago hobetuz. Industria digitalizatzea ez ezik, automatizatzea ere bilatzen dugu”.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…
2025eko ekainaren 30ean alokairu libreko indarreko fidantzak 85.073 ziren, eraikin kolektiboetan ohiko etxebizitzaren bizitegi-erabilera zutenak,…
Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa…
Parte-hartzea eta transbertsalitatea oinarri hartuta, turismoa estrategia orokorrean txertatzen duen proposamen errealista eta disruptiboa da,…