24_0595 Bi atxilotu Galdakaon, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-10-30
Ertzaintzak, Galdakaoko udaltzainekin batera, bi pertsona atxilotu ditu etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik. Poliziaren presentzia ikusita, erasotzaileak ihes egiten saiatu dira, baina agenteek atxiki egin dituzte, eta, gainera, mota horretako delituak egiteko erreminta eta tresna espezializatuak aurkitu dituzte bertan.
Gertakariak atzo eguerdiko hamabiak aldera izan ziren, Galdakaon, Ertzaintzari une horretan bertan egiten ari ziren lapurreta baten berri eman ziotenean.
Galdakaoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, ertzainak bertara iritsi ziren eta bi pertsona harrapatu zituzten aipatutako etxebizitzaren atarian, ihes egiten saiatuz, horrelako lapurretak egiteko erabili ohi diren tresnak eta erremintak bertan behera utzi ondoren. Objektu horien artean, bi gakorde eta bi xafla metaliko konfiskatu zituzten. Xafla horiek etxeetan sartzeko erabiltzen dira, «inpresioning» izeneko teknikaren bidez.
Bi susmagarriak gutxienez etxebizitza batean lapurtzeko asmoz bertan zeudela egiaztatu ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko eginbideak egiteko.
Bi gizonak, 28 eta 40 urtekoak, eta lapurretekin eta ebasketekin lotutako delitu-aurrekariak dituztenak, epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan.
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…