Categorías: albisteak-berriak

Euskal automobilgintzak Japoniako enpresen interesa piztu du

Japoniako Hiroshima hiriko enpresa-ordezkaritza batek, Hiroshimako Unibertsitateko Digital Manufacturing Education and Research Center buru duela, misio estrategiko bat gauzatu du aste honetan Euskadin. Basque Trade & Investment-ekin (BasqueTrade), SPRI Taldearen barruan dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziarekin lankidetzan antolatu da bisita, eta bi eskualdeetako automozio-industrien arteko loturak sendotzea eta lankidetzarako aukerak aztertzea izan du helburu.

Enpresen eta ordezkarien artean Ryuichi Hayashi, Hiroshimako Unibertsitateko ikerketa digitaleko zentroko zuzendaria, eta zentro bereko Kohei Amano eta Satoshi Furukawa izan dira. Misioaren baitan, bisitak eta bilerak egin dira Automotive Intelligence Centerreko (AIC) eta ACICAE automozioko euskal klusterreko ordezkariekin.

Misioan parte hartu dutenen artean,  Katsuaki Kushioka, Hiroshimako Unibertsitateko Adimen Artifizial eta Datuetako Berrikuntza Zentroko zuzendaria; Toshihide Kimura, HIROTEC Corporationeko Garapen Teknikoko Zentroko saileko gerentea; eta Hiroshi Masaki, Hiroshima Aluminum enpresako zuzendaria izan dira, eta euskal enpresek beren jarduerak nazioartekotzea nola lortu duten zuzenean ekipo originalen fabrikatzaile handien (OEM) mende egon gabe zuzenean ezagutzeko aukera izan dute.  Era berean, Euskadiko automobilgintzan talentua garatzeko estrategiak aztertu dituzte, eredu horrek interesa pizten baitu Japonian, horren erreplika egin ahal izateko.

Bestalde, misioank Japoniako enpresa handietako ordezkariak hartu ditu barne, hala nola Mazda, Junichi Ogawa, Ikerketa Teknikoko Zentroko ingeniari nagusia eta Junichiro Yamashita DaikyoNishikawa korporazioko taldeko gerentea, material aurreratuen garapenean aukerak esploratu dituztenak.

Euskadin egon den bitartean, ordezkaritza Mubil bisitatu dut, baita Tecnalia eta Cidetec bezalako BRTA zentro teknologiko erreferenteak ere, eta arreta berezia jarri du pisua arintzearen, plastikoen, konpositeen eta baterien birziklapenarekin lotutako teknologiaren arloetan. Bisita horien bidez, enpresa japoniarrek aukera teknologiko berriak eta bi eskualdeei mesede egin diezaieketen irtenbide jasangarriak garatzeko lankidetzak aztertu ahal izan dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao apoya con más de 285.000 euros los programas de educación y natación escolar

Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…

1 hora hace

Cultura por amor al arte: BOS y Museos Forales de Bizkaia lanzan una colaboración con nuevas ventajas culturales

Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…

1 hora hace

Las vacunas hexavalentes caducadas se administraron en los centros de salud de Ondarreta e Iztieta

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…

1 hora hace

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…

4 horas hace

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, onartuta Donostian

Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…

4 horas hace

Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean

Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…

4 horas hace