“Euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak bat egiten dugu gure hezkuntza-sistemaren emaitzak hobetzen jarraitzeko erronkarekin. Horregatik aktibatu dugu ebaluazio-sistemetako adituen batzorde hau”, ziurtatu du Imanol Pradales lehendakariak, euskal hezkuntza-sistemaren ebaluazio-esparru berrian lan egiten duen aditu-batzordearekin gaur egin duen bileran
Imanol Pradales lehendakaria, Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuarekin batera, adituen talde independente batekin bildu da gaur; ospe handikoak ikaskuntzaren, ikerketaren eta hezkuntza-berrikuntzaren ebaluazioaren arloan, eta euskal hezkuntza-sistemaren ebaluazio-esparru berrian lanean diharduen batzordeko kideak. Lehendakariak eman dio hasiera Vitoria-Gasteizko Koldo Mitxelena Bigarren Hezkuntzako Institutuan egindako bilerari, eta beren ekarpenak egitera gonbidatu ditu, “zorroztasunez eta independentziaz”, hezkuntza-sistema propioa eta kalitatezkoa eraikitzen eta hobetzen jarraitzeko.
“Aldaketa demografikoek, aniztasunak, profesionalen erreleboak… hezkuntza-sistema egokitzea eskatzen dute. Etorkizuneko erronka horiek bat egiten dute euskal ikasleen emaitza akademikoak hobetzeko beharrarekin”, ziurtatu du Pradalesek. Ildo horretan, lehendakariak onartu duenez, “arazo konplexuak ez dira erantzun sinpleekin konpontzen”, eta adituen batzordeari eskatu dio ausardiaz eta askatasunez lan egiteko.”Bost gai garrantzitsu kontuan hartuta lan egiteko eskatuko dizuet”, azaldu du lehendakariak.
– Baloreak/ valores. Ez dugu edonola hobetu nahi. Berdintasuna, ekitatea, humanismoa edo askatasuna bezalako balioak zuen lanaren erdigunean egotea nahi dugu.
– Autoexijentzia/ Autoexigencia. Izan zorrotzak zuen buruarekin, sistemarekin, gobernuarekin, irakasleekin, gurasoekin, ikasleekin. Guztiekin.
– Askeak/ libres. Aske izan kritikatzeko, pentsatzeko, proposatzeko…
– Ebidentzia zientifikoak/ Evidencias científicas. Aplikatu ezagutza aurreratua eta ebidentzia zientifikoak.
– Ausartak izan/ Sed valientes. Arriskatu egin behar dugu eta arriskatu nahi dugu. Gure betebeharra da.
“Gure konpromisoa da zuen ikuspegia gure estrategian txertatzea, emaitzak hobetzeko helburua lortze aldera”, ziurtatu du.
Aditu-taldearen helburuak
Prozesuak helburu hauek izan ditu:
Proiektuen artetik azpimarratzekoak dira, besteak beste:
Taldea pozik dago egiten ari diren lanarekin, eta oso positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa. Era berean, positiboki baloratzen dute parte hartzen ari diren profil profesionalen aniztasuna eta ikerketaren, praktika profesionalaren eta ebidentzia zientifikoaren printzipioak oinarri izatea taldearen barruan egiten diren ekarpenetarako.
Hezkuntza-sistemaren eraldaketa
Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Sailaren bitartez, euskal hezkuntza-sistema pixkanaka eraldatzea du helburu nagusietako bat: euskal gizartearen eskakizunei erantzuteko gai izango den kalitatezko eta erreferentziazko sistema propioa sustatzea.
Era berean, sistemak kalitatezko zerbitzua eskaini nahi die hezkuntza-komunitateko eragile guztiei, ikasleen ikaskuntza eta emaitzak hobetzeko. Zeregin horretan, ebaluazioak funtsezko garrantzia hartzen du; izan ere, irakasleen esku-hartzea hobetzeko alderdiak identifikatzeko balio behar du, baita horiek ikasleen ikaskuntzan eta haien gaitasunen garapenean duten eragina identifikatzeko ere. Hain zuzen ere, lehendakariak konpromisoa agertu du Batzordearen ikuspegia txertatzeko, “emaitzak hobetzea lortzeko”.
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…
Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…
Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…
Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI) maiatzaren 14an eta 20an egingo du ‘Emakume Sortzaileak’ programaren hamaikagarren edizioa;…