24_0603 Martutenen atxilotu dute espetxean droga sartzen saiatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2024-11-03
Ertzaintzak 47 urteko emakume bat atxilotu du Donostian, Martuteneko espetxean haxixa sartzen saiatzeagatik, preso bati egindako bisita aprobetxatuz.
Atzo, larunbata, goizeko hamarrak baino lehentxeago, Martuteneko espetxeko segurtasunaz arduratzen ziren ertzainek susmatu zuten emakume bat, preso bat bisitatzera zihoana, espetxean drogaren bat sartzen saiatzen ari ote zen.
Prebentziozko miaketa eragin zuten arrazoiak azaldu ondoren, susmagarriak berak onartu zuen droga zeramala berekin, ustez haxixa. Hori dela eta, 47 urteko emakumea atxilotu egin zuten droga-trafikoko ustezko delitu batengatik.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, zegozkion eginbideak egiteko, eta, eginbide horiek amaitutakoan, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten atzo arratsaldean.
Maiatzeren 7tik 24ra Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero…
Ekimena gaurtik aurrera garatuko da Herriko Plazan, Elkanon, Gurutzetan eta Euskadi Etorbidean. «Gazteak dauden lekuan…
Jokalekuko lanak datorren maiatzaren 12an hasiko dira eta zelai berria 2026ko urrian estreinatzea ahalbidetuko dute…
Barakaldo, maiatzak 4. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Kultura zinegotziak, Sonia Sáenz «la…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2026_05_07 T* Día Internacional de la Cruz Roja y…
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI) maiatzaren 14an eta 20an egingo du ‘Emakume Sortzaileak’ programaren hamaikagarren edizioa;…